Bost urte bete dira Iñigo Gonzalez eta Gorka Mayo gazteak atxilo hartu zituztenetik
Martxan jarri dute 'Aztnugal' kanpaina, eta hainbat ekimen eginen dituzte otsailean zehar.
«Orain dela bost urte, une hauetan bertan, Guardia Zibilaren esku inkomunikaturik geunden: gutako bat asfixia saio luzeetan murgilduta zegoen, besteren bat akitu arteko ariketa fisikoak egitera behartu zuten, beste batek irain sexualak pairatu zituen, eta gainerakoak ziegetan, argirik gabe, torturatuak zirenen garrasiak entzuten». Gorka Mayo Barañaingo gaztearen hitzak dira. Izan ere, gaur bost urte bete dira Gorka Mayo eta Iñigo Gonzalez Barañaingo bizilagunak, Jon Patxi Arratibel, Iker Moreno eta Gorka Zabalarekin batera atxilotu, inkomunikatu eta torturatu zituztela. 8 urteko espetxe eskaera egin du fiskalak eta bost gazte hauek epaituak izango dira 2016ko apirilaren 14tik 21era erakunde terroristako kide izatea leporatuta.
Agerraldi bat egin dute auzipetuek, martxan jarri duten 'Aztnugal' kanpainaren berri emateko. Hori dela eta, otsailaren 13an, torturaren aurkako egunean, hainbat ekimen antolatu dituzte. 11:00ean, Iruñeko Condestable Jauregian, torturaren inguruko konferentzia antolatu dute. Paco Etxeberriak, Jorge del Curak eta Lorea Bilbaok parte hartuko dute bertan. Horretaz gain, egun berean II.aztnugaL Rock emanaldia prestatu dute 19:30etatik aurrera Burlatako frontoian. «Ateratzen dugun dirua gure epaiketako gastuak ordaintzeko erabiliko ditugu». Modu berean, otsailaren 8tik 26ra hainbat kultur ekimen prestatu dituzte Iruñeko Katakrak-eko erakusketa aretoan.
«Torturaren gaitzarekin amaitzeko esfortsu kolektiboa behar delakoan gaude. Segurtasun indarren zigorgabetasuna eta tortura ahalmentzen duen ezein estamentu deuseztatzea exijitzen diogu Estatuari», adierazi dute bost auziperatuek. Horretaz gain, gogorarazi dute Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu zuela, auzipetuen tortura salaketak ez ikertzeagatik.
Barañaingo bi gazteen tortura testigantzak http://aztnugal.org webgunean daude irakurgai. Han salatu dute orain dela bost urte jasandakoa.
Itzulpena > Traducción
Cinco años de la detención de los jóvenes berinianenses Gorka Mayo e Iñigo Gonzalez
«Hace cinco años a estas horas estábamos incomunicados en manos de la Guardia Civil. Alguno de nosotros estaría siendo somentido a intensas sesiones de asfixia, otro recibiendo golpes y amenazas, otro recibiendo vejaciones sexuales y otros en el calabozo, sin luz, escuchando los gritos de compañeros». Hoy se cumplen cinco años de la detención de los jóvenes de Barañain Gorka Mayo e Iñigo Gonzalez, junto con Gorka Zabala de Zizur, Iker Moreno de Burlada y Patxi Arratibel de Etxarri. El fiscal solicita 8 años de cárcel y serán juzgados en la Audiencia Nacional a partir del 14 de abril.
En una comparecencia delante de la Comandancia de la Guardia Civil de Iruñea, han señalado que «es necesario un esfuerzo colectivo, social e institucional para acabar con la tortura». Para avanzar en ese camino, han presentado varios actos que tendrán lugar el 13 de febrero, día contra la tortura en Euskal Herria. Una conferecia sobre la tortura acogerá el Palacio Condestable de Iruñea a partir de las 11:00 horas y en ella participarán Paco Etxebarria, Jorge del Cura y Lorea Bilbao. El mismo día y a partir de las 19:30 horas se celebrará en el frontón de Burlada el II. Aztnugal rock. Los beneficios obtenidos servirán para sufragar los gastos derivados del próximo juicio en la Audiencia Nacional. Por otra parte, del 8 al 26 de febrero se desarrollarán diferentes actividades culturales en la sala de exposiciones de Katakrak.