2016-01-19 Kultura · Cultura

Barañaingo hiru taldek parte hartuko dute Bardoak bertso ekimenean

Ostiral honetan izanen da lehenengo bertso saioa: Haizea elkartean arituko dira Barañeta herriko taldea eta Lesakako Tantirubertso taldea.

Bardoak ekimeneko parte hartzaileak. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Bardoak martxan da. Nafarroako taldekako bertso ekimenaren hirugarren edizioa urtarrilaren 22an hasiko da. Martxora arte, 23 saio antolatuko dira eta denera 16 taldek parte hartuko dituzte. Horietako hiru, Barañaingo taldeak dira: 'Barakinak', 'Barañetak' eta '3 Barabardo eta pintxo 1' taldeak lehiatuko dira bertso saioetan.

Ostiralean bertan Lesakako Tantirubertso taldea eta Barañeta herriko taldea arituko dira bertsotan Barañaingo Haizea elkartean. Gaueko 21:00etan izanen da emanaldia eta horren ondoren otamena eskainiko da. Ander Baianok, Sahats Alemanek, Edurne Erreak eta Iñigo Aranguren 'Pika' osatzen dute Barañetak taldea.

Txapelketa formatua izango badu ere, lehiaz harago, bertso-eskoletatik abiatuta bertso-eskolen sarea eta bertsozaletasuna indartzeko egiten den proiektua da Bardoak, taldean oinarritzen dena. Finala martxoaren 19an Etxarri-Aranatzen jokatuko da.

Itzulpena > Traducción

Tres grupos de Barañain participan en Bardoak

'Barakinak', 'Barañetak' y 'Hiru barabardo eta pintxo bat' son los tres grupos de la bertso eskola de Barañain que participarán este año en la iniciativa Bardoak. Este viernes 21 de enero comienza la competición y han organizado una bertso-saio en la sociedad cultural de Barañain Haizea. A partir de las 21:00 horas, se podrá disfrutar de los bertsos con los grupos Barañeta y Tantirubertso de Lesaka. Ander Baiano, Sahats Aleman, Edurne Erre y Iñigo Aranguren 'Pika' forman el grupo Barañeta.

 

Diseño y desarrollo Tantatic