Giro bikaina Bardoak ekimenaren Barañaingo saioan

2016-01-25

Haizea Kultur Elkartean ospatu zen iragan ostiralean Bardo ekimenaren lehenengo saioetako bat Barañaingo Barañetak eta Lesakako Tantirubertso taldeen lehiarekin. Berrogei bertsozale inguru bildu ziren saioa jarraitzeko eta etxekoek umore dexente jarri bazuten ere Lesakakoak atera ziren garaile. Festa bukatzeko afaritxo begetarianoa eskeini zen.

Egun berean Barañaingo gazteen taldeak, Hiru garagardo eta pintxo bat taldeak, bere Lizarrako bisitan irabazi zioten etxeko taldeari eta garaipenarekin aukera handia dute bigarren fasean jarraitzeko.
 

Barañaingo bardoek alaitsu aritu ziren bertsotan (Argazkiak: Agustin Peña)
Diseño y desarrollo Tantatic