Soberakinik gabeko sukaldaritza
Soberakinak sukaldaritzan baliatzeko hitzaldia eman zuen atzo Alex Mugica sukaldariak
La Perlako sukaldari ezagunak hitzaldia eskaini zuen atzo 5. edukiontziaren Informazio Gunean, Merkatal etorbidean. Sukaldariak liburu bat ere idatzi du "Birziklatzea goi-Sukaldaritzan" eta horren inguruan solasteaz gainera, gure sukaldaritzan elikagaiekin beti egin den probetxu handia aipatu zuen.
Produktu batek izan ditzazkeen erabilera anitzak azaldu zituen baina jaki batek dituenetan oinarritu zuen bere hitzaldia, izan ere, bere proposamena jakien soberakinak baliatzea baita beste plater batzuk sortzeko. Adibide bezala hona hemen bi: foie-patearen hondarrak aprobetxatuz, foie-trufak txokolatearekin eta almendrarekin egitea edo fabeak txirlekin hondarrekin buñueloak egitea.
Hauek eta beste batzuk mankomunitatearen webgunea aurkitu daitekeen "Birziklatu zure sukaldea", euskaraz eta gaztelaniazko liburuxkan aurki daitezke. Horietan Alex Mugicaren errezetak, Iñaki Pikabearenak eta Mikel Ceberiorenak aurkituko ditugu eta osagaien artean: arkume errearen hondarrak, tripaki hondarrak, barazki eta haragien hondarrak, porruaren alde berdearekin egindako errezetak, Xixonako turroiaren hondarrekin egindako cava-zurrupakina eta freskoak ez dauden bixkotxo eta kruasanak fruta-pudinga bilakatzen ikasi dezakegu.
Itzulpena > Traducción
Cocinar con sobras, con Alex Múgica
El conocido cocinero impartió una charla ayer en el Punto de Información de la Mancomunidad en la Avenida Comercial, donde habló del aprovechamiento que siempre se ha hecho de los alimentos en la cocina y presentó algunos trucos y recetas realizados con sobras de otros platos. Alex Múgica ha escrito un libro "Reciclaje en la alta-Cocina" y participa en el recetario "Recicla tu cocina" que se puede descargar en la página web de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona.