XVIII mendeko Nafarroako historiari buruzko hitzaldiak
Eliza eta boterearen inguruan bihar egitekoa zen hitzaldia atzeratu da abenduaren 11ra baina ostegunean mende horretako gizartea eta indarkeria azterteko dute.
Nafarroako Ikasketa Historikoen Elkarteak antolatu du "Nafarroa Erregimen Zahar eta Berriaren artean (1713-1813)" hitzaldi zikloa. Horren barruan Barañaingo Kultur Etxean egitekoak dira bi hitzaldi. Biharko aurrikusita zegoen Iranzu Rico Arrastiaren "Eliza eta boterea Nafarroan XVIII mendean. Vatikanok ezarritako kontrola" izenburuko hitzaldia, baina hizlariaren gaixotasuna dela eta, abenduaren 11an 19:30etan izanen da. Hala ere, ostegun honetan 19:30etan Mikel Berraondo Piudok "Indarkeria eta gizartea XVIII mendeko Nafarroan" hitzaldia eskainiko du.
Mikel Berraondo historialariak Nafarroako Erregimen Zaharreko eta Berriko denbora tarte horren inguruan hainbat ikerketa lan plazaratu ditu. Adibidez, 1500-1700 urteetako pertsona arteko indarkeria aztertu zuen Iruñeako hirian eta "Gorrotoa: Indarkeria eta justizia XIII-XVI mendeetan" izenburuko lana argitaratu berri du Felix Segurarekin batera.
Iranzu Ricok, aldiz, XVIII mendean Vatikanoko elizak Nafarroan zuen kontrolaz mintzatuko da abenduaren 11an. Ricok garai horretako Iruñeako elizbarrutiaren gaineko liburua idatzi du.
Itzulpena > Traducción
Charlas sobre la historia navarra en el XVIII
"Navarra entre el Antiguo y el Nuevo Régimen (1713-1813)" es el título del ciclo de charlas organizado por la Sociedad de Estudios Históricos de Navarra en el que se inscriben las dos conferencias que tendrán lugar en noviembre y diciembre en la Casa de Cultura. La conferencia "Iglesia y poder en Navarra en el siglo XVIII. El control ejercido por el Vaticano", a cargo de Iranzu Rico, iba a celebrarse mañana, pero ha sido aplazada al 11 de diciembre. Se mantiene, sin embargo, la conferencia de Mikel Berraondo para este jueves "Violencia y sociedad en la Navarra del siglo XVIII" a las 19:30.