Atletismo pistaren afera eztabaidagai biharko udalbatzan
Gainera aparkatze murriztuko eremuaren arautzea behin betiko onartuko da
Bihar goizeko 10:00tarako deitua den udalbatzan hainbat gai landuko dira, baina, batez ere, atletismo pistan merkatalgune bat jartzeko prozesuak beste urrats bat emanen du. Izan ere, udalbatzan erabakiko da erabilera publikoko lurzoru hori merkataritza erabilerako kontsezio prozedura hastea, hau da, kontzesio administratibo lehiaketa prozedurari hasiera ematea.
Era berean, Aldi baterako Aparkatze Eremu Murriztuaren (AAEM) araudia behin betiko onartuko da, trafikoa arautzen duen ordenantzan sartuko dena. Honen bitartez, Iruñeako Etorbidearen eremuan "zonalde urdina" jarriko da.
Baita bozkatuko da Nafarroako Gobernuak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak etxebizitzen utzarazpen auzien aurrean izenpetu duten hitzarmenarekin bat egitea. Hitzarmen honek etxebizitzatik kanporatzeko arriskuan diren kalteberetasun kasu horien aurrean protokolo bat ezartzen du.
Baita, Filipinaseko tifoiaren biktimei laguntzeko helburuarekin diru laguntza bat emanen zaie UNICEF eta DYA Nafarroa erakundeei.
Azkenik, PSNren mozio bat eztabaidatzea aurreikusita dago, elektrizitate sistemaren erreforma legeari dagokiona.
Itzulpena > Traducción
El pleno de mañana volverá a tratar el tema de las pista de atletismo
El pleno aprobará, si así procede, el inicio del procedimiento para otorgar mediante concurso la concesión administrativa del uso de la parcela municipal donde ahora está la pista de atletismo, con destino a uso comercial. Asimismo, se aprobará definitivamente el cambio de la ordenanza de tráfico para incluir la Zona de Estacionamiento Restringido Temporal. También se aprobará la propuesta del convenio interinstitucional para detectar casos de vulnerabilidad en los procesos de desahucio. Asimismo, se aprobará una ayuda a UNICEF y DYA Navarra dirigida a las víctimas del tifón de Filipinas y se tratará una moción presentada por el PSN relativa al anteproyecto de Ley de Reforma del Sistema Eléctrico.