Gobernuak euskaltegiak «ito nahi dituela» salatuko dute gaur

Eguerdian Karlos III. etorbidean elkarrateratzea burutuko dute IKA eta AEK-k gobernuak aurreikusitako dirulaguntzarik eman ez duela salatzeko

Eguerdian egindako protestan hartutako irudia (Argazkia: Utzitakoa)

"Sasi guztien gainetik, Nafarroako AEK eta IKA aurrera!" lemapean elkarrateratzea burutuko dute gaur 12:00etan AEK eta IKA euskaltegiek. Arrazoia helduen euskalduntze alfabetatzerako aurreikusita zegoen aurrekontu saila gobernuak banatu ez duela salatzea da. Honek, Sahats euskaltegiko Joxerra Olanok adierazi duenez, Barañaingo euskaltegirako 21.000 euro gutxiago izatea suposatu du, bere diru sarreren %15a gutxi gora behera, 66 zentimo ikasle eta klase ordu bakoitzeko baitira. «Egin ahal ziguten okerrena egin digute pentsatzen baikenuen diru hori jasoko genuela» dio Olanok.

Osotara helduak euskalduntze alfabetatzerako 245.000 euro aurreikusita zeuden urte honetarako, 100.000 inguru IKArako, 140.000 inguru AEKrako eta beste 5.000 euro beste elkarteetarako. «Neurriak hartu ditugu zulorik ez egiteko, soldata eta kotizazioak murriztuz. Aurrera eginen dugu baina ikasle eta irakasleen bizkarretan. Barañainen diru laguntza sistema dagoenez ezberdina da, ikasleek bekak dituztelako, baina Iruñean ez dago horrelakorik. Han egoera askoz okerragoa da, hemen Udalaren laguntza dugu, lokala uzten digu, gastuak ordaintzen ditu eta diru laguntza ematen du», azaldu du Olanok.

Adierazi duenez, 2001etik hona «jeitsiera etengabea izan da, 2005ean diru laguntzen bi herenak kendu zizkiguten, gero zerbait berreskuratu genuen, baina laguntzen beherakada gaur egun arte %75koa izan da», esan du Barañaingo euskaltegiko arduradunak. Aurten aurreikusitako kontusail hori ez da ukitu, «ez da deiadirik ere egin», dio Olanok, eta datorren urtera begira ez direla fidatuko aurreratu du. Horretaz gainera, Euskarabideak aurreikusita zituen beste kontusailetan ere murrizketak izan direla gaineratu du. Adierazi duenez, institutuetan AEK eta IKAren bitartez ahoskotasuna lantzeko existitzen zen Solaskide programa bertan behera geratu da, eta horretan ere parte hartzen zuen Sahats euskaltegiak.

Barañaingo egoera

Joxerra Olanok azaldu digunez, Sahats euskaltegiak ikasle kopurua mantendu du: iaz 112 ikasle izan ziren eta aurten 108 dira eta ikasturterako ordaindu behar dutena %4a igo da, gutxi gora behera 2 euroko kostua klase orduak. Ikasleen matrikulak diru sarreren %53a dira eta bestelako %31a beste bideetatik lortzen da, zozketak, itzulpenak, etabar.

«Barañainen badago dirulaguntza sistema bat. Udalak 1.500 euro ematen ditu zuzenean baina gero lokala uzten digu eta gastu arruntak beregain hartzen ditu. Bestalde ikaslei euskara ikasteko dirulaguntzak ematen die,  8.000 euro banatzen ditu. Beste alde batetik, Bai Euskarari proiektua dago, baina hori aparteko proiektua da. Horretan 12.000 euro jartzen ditu urtean, irakasle baten lan ordu batzuen truke». Azaldu duenez, Nafarroako Gobernuaren azkenenengo laguntza 2012ko udako ikastaroengatik jaso zuten, «eta horrezgero ez dugu jaso xentimorik ere».

«Itotzea»

Haren ustez,  «itotze estrategia bat da, argia da Iruñerriko AEK eta IKA ito nahi dituztela; alde batetik diru laguntzarik ez dituztelako ematen eta bestetik Zubiarte euskaltegiarekin egin dutena dago». Olanok adierazi duenez, orain dela urte gutxi hasi ziren Zubiarten «guk eskaintzen genituen moduko ikastaroak egiten, ordura arte ikastaro trinkoak ematen zituzten». «Gobernuari askotan esan genion logikoa ikusten genuela ikastaro trinkoak bultzatzearena, sekulako kostua baitute, baina ondoren euskaltegi arrunta bilakatu dute. Orain UPN euskaltegi publikoen aldeko diskurtsoa dago defendatzen, bitxia dena ikusita nondik datorren. AEK eta IKA-k euskaltegi errentagarrienak Iruñerrian izan ditzaketela argi dago, talde handiak hemen osa daitezkeelako; begi txarrez ikusten dute guk egiten dugun lana», uste du Olanok.

Gaineratu duenez, «diru aldetik egin diguten kaltea handia da, baina aitorpen mailan atzerakada handia dago». Sahats euskaltegiko arduradunaren esanetan, «inoiz ez du gobernuak irizpide jakinik izan; euskararen sustapena beti izan da borondate politikoaren baitako zerbait, ez da plangintzarik izan euskalduntzean parte hartzeari begira».

Itzulpena > Traducción

La falta de ayudas al aprendizaje del euskera afecta también a Sahats

Este mediodía está convocada en la Avenida Carlos III una concentración de AEK e IKA para denunciar que el Gobierno de Navarra no ha cumplido este año con el presupuesto destinado a euskaldunización de adultos, ya que tenía prevista una partida para 2013 de 245.000 euros para ese fin pero la partida se encuentra bloqueada hasta la fecha. Según señala el responsable del euskaltegi de Barañain Joxerra Olano, este hecho supone una reducción del 15% de los ingresos previstos del euskaltegi, unos 21.000 euros, lo que ha llevado a medidas de reducción de gastos, sobre todo en el capítulo de personal.

Reconoce que el caso de Barañain es diferente al de otros euskaltegis, ya que en nuestra localidad reciben el apoyo del Ayuntamiento mediante la cesión del local que ocupan y con ayudas económicas, pero la situación es diferente en otros lugares de la comarca de Pamplona donde los euskaltegis de AEK e IKA no encuentran ese apoyo. Por ello denuncia que este bloqueo de la ayuda «se trata de una estrategia para ahogar a los euskaltegis, en especial a los de Iruñerria», y que no es sólo un «daño económico, también se da un paso atrás en el reconocimiento de la lengua». Olano opina que «el gobierno nunca ha tenido un planteamiento para fomentar la lengua» y que ésta siempre ha dependido «de la voluntad política del momento».

Diseño y desarrollo Tantatic