Daniel Urtasun Cazon gaztea, gure alkate txiki berria
Berarekin batera, Miriam Colas eta Ainhoa Acinas izanen dira 2014ko alkateordeak
Larunbatean egindako zozketaren ondoren, Alaitz eskolako Daniel Urtasun izanen da gure alkate txiki berria. Eulza ikastetxeko Miriam Colas Lopez eta Alaitz eskolako Ainhoa Acinas Rodriguezek lagunduko diote alkatetza lanetan. Era berean, Ivan Corro Iribarren, Aitana Guerrero Ablitas, Saioa Marquinez Mariñoso, Aitana Salaverria Perez eta Asier Yaniz Ibañez izanen dira zinegotzi txiki berriak.
Hauek guztiek ordezkatu dute 2013rako aukeratutako udalbatza txikiari. Orain arte gure alkate txikia María Camila Hernández izan da. Bere kargua utzi duten udalbatzako txikiek esperientzia gustokoa izan dutela aitortu zuten larunbatean.
Zinegotzi eta alkate txikiek udalbatza laguntzen dute hainbat ekitaldietan, bereziki, jaietako Txikien Egunean. Jaietako suzirietako bat jaurtikitzen dute, baita goxokiak botatzen dituzte udaletxearen balkoitik, eta San Esteban egunean udalbatzarekin bat paseoa egiten dute udaletik San Pablo eta San Esteban elizara.
Udalbatza txikiaren zozketan parte hartzen dute Barañainen erroldatutako 10 urte dituzten gazte guztiak. Larunbateko ekitaldian alkateak eta alkateordeak zozketaz erabakitzen dira eta aginte-makila pasatzen diote elkarri alkate txikiek. 2000. urtean jarri zen abian ekimen hau, udala txikiei gerturatzeko asmoz. Izendapenaz gainera, txikiek Barañaingo historiaren liburua jasotzen dute, baita beste hainbat opari.
Itzulpena > Traducción
Daniel Urtasun Cazón, nuevo alcalde txiki
El alumno del colegio Alaitz Daniel Urtasun ha sido elegido este sábado nuevo alcalde txiki de Barañain, junto a Miriam Colas Lopez, estudiante del colegio Eulza y Ainhoa Acinas Rodriguez, del colegio Alaitz, que son respectivamente la primera y segunda teniente de alcalde. Ivan Corro, Aitana Guerrero, Saioa Marquinez, Aitana Salaverria y Asier Yañiz les acompañan como concejales en esta corparación elegida entre los niños y niñas de 10 años empadronados en Barañain. La corporación txiki acompaña a la corporación municipal en San Esteban y en fiestas, especialmente en el Día del Niño.