«Egi unibertsala izango dutelakoan, batzuen esanak janzten dituzten horiek ikatza merezi dute»
Biharko azken ikutuak ematen topatu ditugu Olentzero eta Mari Domingi. Aurten lan nekeza izan dute baserrian, baina faltarik gabe bihar izanen dira gurekin.
Nola igaro duzue urtea mendialdean?
Olentzero: Kezkaturik, iristen ziren berriengatik, murrizketak, lapurretak, atxiloketak... Gu ere herri harresia eraikitzen ibili gara, herriko baserrien ondoan dauzkagun baso eta zelaiak abiadura handiko trenaren trazadurak ez txikitzeko. Honetaz gain, ohiko lanean buru belarri.
Mari Domingi: Bai, ohiko jardueretan lan eta lan. Berriak berri, mendian egun luzeak eman ditut nik, botiken oinarrizko belar osagaiak hartu eta hartu. Herriratzean, botikak egin eta egin. Aurten, erditze asko izan ditugu bailaran. Beraz oso lanpetuta ibili naiz. Olentzerorekin, txerri hilketa egunean, herriko jaietan, uzta garaian eta herri harresiaren egituratze momentuetan besterik ez dut topo egin.
Lan handia duzue egunotan.
Mari Domingi eta Olentzero: Bai, lan handia dugu egunotan. Abenduaren 3an, elkartzen gara lanari ekiteko. Gau eta egun ematen dugu prestaketan. Lanak banatuz iristen gara denera.
Laguntzaile asko beharko dituzue…
Olentzero eta Mari Domingi: Bai, asko eta asko. Mendialdeko lagunen laguntzarik gabe ez ginen denera iritsiko
Aurten zer duzue gehiago ikatza ala opariak?
Mari Domingi eta Olentzero: Ikatz asko dakarkigu, baita opariak ere.
Nork merezi du ikatza?
Olentzero: Bakoitzak badaki zer merezi duen, baina, zehazki, gaurko egoera sortu dutenek eta bere pasibitatearekin kolaboratu dutenek merezi dute ikatza.
Mari Domingi: Zuzenki, Barañaingo hainbat politikarik merezi dute ikatza. Iruñeko udalak eragindako aparkalekuen arazoaren aurrean erabaki desegokiak hartu izanagatik, baita herriko komertzio txikientzako lagungarri izango ez den zentro komertzial baten eraikitzea errazteagatik, hainbat kolektibori kultur etxea erabiltzea eragozteagatik, elikagaien bankua osatzeko espazioa ez emateagatik
… Ikatza merezi duten bizilagunak ere daude Barañainen. Egi unibertsala izango dutelakoan, batzuen esanak janzten dituzten horiek ikatza merezi dute, baita herrigintzaren gainetik beren ipurdia miresten dutenek. Zerrenda luzea da.
Eta nork merezi du opari dotorea?
Olentzero eta Mari Domingi: Egunero egoera zail eta latzei duintasunez aurre egiten diotenek merezi dute opari dotorea. Baita ere kartzelan, makroepaiketetan murgildurik edo makroepaiketen esperoan dauden gazteak…. Honetan ere, zerrenda luzea. Muxu bero bat zuentzako.
Nola dakizue nork jokatu duen ondo?
Mari Domingi eta Olentzero: Horixe sekretua.
Nolakoak ziren Olentzero eta Mari Domingi txikiak zirenean?
Olentzero: Beste neska- mutilen lagunartean integratzeko arazoak nituen txikitan, hiperaktiboa nintzela zioten batzuk. Programa berezia zuen ikastetxe batean ikasi nuen, orain dela bi hilabete murrizketak zirela medio itxi zuten eskolan, hain zuzen.
Mari Domingi: Kaletar aparta nintzen ni. Amatxirekin mendian egoten nintzen ahal nuen guztietan. Bestenaz, herriko lagunekin, korrikan, trastakeritan ematen nuen eguna.
Gauza asko eskatu dizkizuete? Jostailuak dira gehienbat?
Mari Domingi eta Olentzero: Harrigarriak eskariak. Geroz eta opari gutxiago eskatzen dira, ordea, geroz eta desio gehiago idazten dituzte jasotzen ditugun eskutitzetan. Osasuna, lana, etorkizuna izaten dira desio horien osagaiak.
Erretzen jarraitzen duzu Olentzero? Eta ardoa edaten? Osasuna nola duzu?
Olentzero: Zoritxarrez erretzen jarraitzen dut bai, nahi baino askoz gehiago. Ardoa ospakizun egunetan edaten dut soilik. Sasoian nago oraindik… Hala ere kezkatuta nabil, osasun txartela kendu didate gizarte segurantzan altan ez egoteagatik….
Etxeetan jatekorik eta edatekorik uzten dizuete?
Mari Domingi eta Olentzero: Etxe behartsuenetan aurkitzen ditugu sabela betetzekoak. Gutxien dutenak izaten dira eskuzabalenak. Horixe gure esperientzia.
Zein da Olentzero eta Mari Domingiren desioa 2014rako?
Mari Domingi eta Olentzero: Desioak biluztasunean konpartitzen ditugu guk. Zuekin bakarra partekatuko dugu. Beharrezko opari bat banatzea dugu desio, telebistako deskodifikadorea baino buruko deskodifikadorea.
…Ezin dugu elkarrizketa hau bukatu nagusitu den karitatezko jarrera aipatu gabe. Gure uste apalean, asko dugu honen inguruan hausnartzeko.
Itzulpena > Traducción
Entrevista a Olentzero y Mari Domingi
Hemos encontrado a Olentzero y Mari Domingi preparando el día de mañana para su visita Barañain. Cuentan que han tenido un año de mucho trabajo, ya que a su trabajo habitual del baserri, hay que añadir el que han realizado junto a su vecindario para tratar de frenar las obras del tren de alta velocidad que amenazan a sus tierras y bosques. Pero esto no impedirá que mañana estén entre nosotros para repartir carbón, «a una larga lista de ciudadanos» y regalos. Nos cuentan también cómo eran ellos de pequeños y que es lo que suelen encontrarse en sus visitas a las viviendas. Su deseo para 2014, «repartir un regalo muy necesario, más que un descodificador de televisión un descodificador de la mente».