Lagun arteko desafio inprobisatua
Iragan ostegunean ospatu zen bertso «desafioaren» kronika
Iragan abenduaren 19an burutu zen Errotxapeako eta Barañaingo bertso eskolen arteko bigarren desafioa Haizea Kultur Elkartean. Desafioa izendatzeagatik ere ez zuen izan lehiakortasunetik ezer; bai ordea giro ona.
Arratsaldeko 20:30ak aldera hasi zen merendua. Bertan ziren Errotxapeako lau bertsolari, Barañaingo beste lau eta 15 bat bertsozale.
Gabonetako gaia izan zen bertso saioaren zeharkako gaia. Izan ere, maisuki prestatutako gaien ildoa jarraiki, neguko oporretan izaten diren afari eta famili hitzorduetako kontuak izan ziren nagusi.
Ofizioka, puntu-erantzunak, galde-erantzunak…ariketa ezberdinak egin behar izan zituzten zortzi bertsolari amaterrek.
Garaitzaile garbirik gabe, txalometroa erabili zen talde trebeena zein izan ote zen erabakitzeko. Honek ez zuen ezer argitu ordea. Hirugarren desafioan berdinketa hautsiko da, beraz.
Gauza ederrak egiteko ez da handitasunik behar. Lotsak gainditzeko prest dagoen adin orotako kuadrilla bat, merendu bat, bertsozale batzuk, giro ona eta, batez ere, euskaraz bizitzeko gogoa. Garailerik izan bazen, hura Euskal Kultura izan zen.
Itzulpena > Traducción
Crónica del «desafío» bertsolari
El pasado jueves las Bertso Eskola de Rotxapea y Barañain realizaron un «desafío» que tuvo más de buen ambiente que de competición. Los bertsos tuvieron como tema principal el contexto navideño y las reuniones familiares. No hubo un ganador claro del desafío, ya que el aplausometro dio a ambos como ganadores, lo que hace prometer un nuevo desafío para romper el desempate. Si hubo una triunfadora en esta edición fue la cultura vasca.