Joaquin Lecumberriren margo erakusketa
"En el principio-Hasieran" erakusketa Kultur Etxean bisitatu daiteke
Joaquin Lecumberri Sagües Nafarroako ospitalean mediku traumatologoa izateaz gainera, margolaria da 16 urte zituenetik. Bere lanak surrealismoan oinarritzen dira eta izakiaren izaeraz galdezka daude. "Hasieran" izeneko erakusketa bisitatu ahal izanen da hilaren 24a ate Kultur Etxeko erakusketa aretoan, 18:30etatik 20:30etara, astelehenetik ostiralera.
2002. urtetik hainbat lekutan erakutsi ditu bere lanak Joaquin Lecumberrik, hala nola, Iruñean, Zaragozan, Logroñon, Sitgesen, Tafallan, Agoitzen, Zizur Nagusian eta orain Barañainen. Erakusketa hauetan irudi sinbolikoak izan dira nagusi, koloretan ala txuri beltzean, askotan oholaren gainean margotuak.
Itzulpena > Traducción
Joaquín Lecumberri expone en la Casa de Cultura
La muestra de tintes surrealistas de Joaquín Lecumberri, que lleva por título "En el principio-hasieran" podrá visitarse hasta el 24 de enero a las tardes en la Casa de Cultura. Lecumberri, médico traumatólogo de profesión, pinta desde los 16 años imágenes de estilo surrealista y simbólico, que tratan de expresar diversas inquietudes existenciales.