Birziklapenaren balioa praktikan, Haur Eskolan
Oparitutako kortxoekin txikientzako jostailua egin dute eta olio erabiliarekin xaboia
Euskarazko Haur eskolako Mari Jose Murua hezitzaileak eta Marian Lasarte eskolako koordinadoreak erabilitako objetuei bestelako bizitza ematea pentsatu zuten iragan hilabetean. Pentsatu eta egin. «Konbentzituta gaude birziklapena, ingurunearen babesa, osasuna eta krisi ekonomikoa akordio eta legeen bitartez konpondu behar direla, baina baita eguneroko keinu txikien bitartez, aurrekoak bezalako garrantzia dutenak», adierazi dute.
Praktika abian jartzeko Bodegas Otazuk oparitutako kortxo poltsa handi bat zuten, tailerretan erabiltzeko. Baina eguberriak atarian Olentzerok haurrei emateko oparitxoa asmatu zuten. Gurasoen laguntzaz kortxozko hainbat kriskitin-suge egin zituzten. «Emaitza? Jostailu arrunten pareko ikusgarritasunik ez du, baina doakoa da eta gai naturalarekin egindakoa. Baina, garrantzitsuena haurren emozioa eta irudimena izan zen. Nork uko egin al dio sugeen lasterketa bati?», dio Mari Jose Muruak.
Xaboi tailerra
Lehendabiziko aldia da eskolak xaboi tailerra egitea proposatzen duela, baina esperientzia «oso positiboa» izan dela dio eskolako koordinadore den Marian Lasartek. «Abenduaren 11an egin genuen eta etorritako gurasoek oso interesatuta zeuden, gustora parte hartu zuten. Horren lekuko, egun 3-4 familiek xaboia etxean egiten dute eta gaztelerazko haur eskolan eginen dugu beste tailer bat hiruhilabete honetan», adierazi du Lasartek.
Xaboia erabilitako olioarekin egiten da. «Xaboi honek onura asko ditu: azalaren arazoak ekiditeko balio du, ekonomikoa da, birziklatua... eskolan erabiliko dugu haurren adur-zapiak, izarak eta eskuoihalak garbitzeko», gaineratu du Lasartek pozik.
Itzulpena > Traducción
El valor del reciclaje puesto en práctica
La Escuela Infantil en euskera ha realizado recientemente dos talleres que han puesto de relieve el valor del reciclaje y la reutilización de los desechos. En uno de ellos, padres, madres y profesorado realizaron serpientes de cascabel con corchos donados por Bodegas Otazu y que sirvieron para regalar como juguetes a los niños y niñas con motivo de la visita del Olentzero. En el segundo, realizado también en diciembre, elaboraron jabón a partir de aceite usado. Una experiencia que califican de «muy positiva», y prueba de ello es que actualmente 3 ó 4 familias elaboran este jabón natural en casa y que también realizaran un segundo taller en la Escuela Infantil de castellano este trimestre. «Las ventajas de este jabón son varias, es natural, económico y está indicado para evitar problemas de la piel. Pensamos utilizarlo en la escuela para el lavado de baberos, sábanas, toallas...», manifiestan las educadoras Mari José Murua y Marian Lasarte.