Jende andana bildu zuen erretiro sistemaren hitzaldiak

Pablo Archel ekonomia irakasleak erretiro erreformaren «mito eta gezurrak» agerian utzi zituen pasa den astean.

Kultur Etxean egindako hitzaldira gerturatutako lagunak (Arg.:ESB-BGE)

Pasa den astearte eta asteazkean Pablo Archel NUPeko Finantza Ekonomiako irakasleak tailer eta hitzaldia egin zuen Barañaingo Gizarte Eskolaren kurtsoaren baitan. Hitzaldiak jende asko bildu zuen, gaiaren interesaren adierazgarri.

Archelek erretiro sistemaren kronologia egin zuen bere sorreratik Bigarren Mundu Gerraren ostean, gaur egungo krisira arte. Gizarte segurantzaren sistemaren sorrerarekin lanbide finkoaren truke bake soziala ziurtatu zela esan zuen. Azaldu zuenez, Reagan eta Thatcherrekin kapitalismo industrialaren eredua krisian sartu zen 80. hamarkadan eta kapitalismo finantzieroak ordezkatu zuen. Soldaten gorako presioari eta zergen igoerari aurre egiteko interes tipoak asko hazi ziren, eta horrek eragin handia izan zuen industrian. Inbertsoreek interesa galdu zuten industrian eta finantza sektoreak bereganatu zuen arreta hori. Horrela aurrezkiak industrian inbertitzeko ez ziren erabili eta industriaren krisiarekin batera langabezia hazi zen.

Krisi finantzieroa

Hala ere, Archelek azaldu zuenez, eredu finantzieroa krisian sartu zen eta krisi finantzieroa krisi ekonomikoa bilakatu zen. Ondorioak gaur egun pairatzen ditugunak dira.

Hitzlariak entitate finantziero baten balantzea nola egiten den azaldu zuen, nola banka zorpetu zen eta nola berriro finantziatu zen Estatuko diru publikoaren bitartez. Politika honen ondorioak gure artean ditugu: langabezia, kontsumoaren beherakada, diru-bilketa txikiagoa, aurrekontuen defizita...

Erretiro-pentsioak

Hortik aurrera erretiro sistemaren inguruan hitz egin zuen. Bi sistema daude: banaketa sistemaren bitartez gaurko kotizazioekin pentsioak ordaintzen dira. Hau da egun indarrean duguna. Beste sistema «kapitalizazio sistema da». Horretan gaurko kotizazioak erabiltzen dira fondo bat sortzeko, etorkizuneko erretiro-pentsioak ordaintzeko. «Elkartasun gutxiagoko sistema da, ziurgabetasun handikoa, nahiz eta gaur egun aldeko propaganda egiten ari dioten», uste du Archelek.

«Diskurtso ofizialak erretiro sistema biderazina dela dio, bizitza esperantza igo dela argudiatuta», esan zuen. Diskurtso honen aburuz, 2050. urtean erretiro-pentsioak Barne Produktu Gordinaren %15a izango dira. Horren aurrean hartu diren erabakiak erretiroko adina atzeratzea da, erretiro-pentsioa izateko beharrezkoak diren urte kopurua handitzea, kotizatzeko urte gehiago eskatzea eta «jasangarritasun faktorea eta errebalorizazio indizea» ezartzea. Beste ekonomista batzuk %15eko aurrikuspen hori iruzur bat dela diote, ekuazioan ez baita produktibitatearen igoerarik aurreikusi.

Errefomaren aurka

Jasangarritasun faktorea eta errebalorizazio indizeak aipatu zituen Archelek. Lehenengoak, bizitza esperantzaren balorea kontutan hartzen du eta erretiro-pentsioak txikiagoak eginen ditu bizitza itxaropena handitzen den heinean.  Errebalorizazio indizearekin erretiro-pentsioek Kontsumoko Prezioen Indizearekin izan duten harremanarekin apurtzen da. Bere ustez, proposamen hau 50. artikuluan konstituzioaren aurkakoa izan daiteke, bakarrik gastuetan ezartzen duelako arreta eta ez diru sarreretan eta erretirodunen kontsumo ahalmena bermatzen ez duelako. Bere ustez diru-sarrerak hobetu daitezke gehinezko kotizazioaren oinarriak handitzen badira, aurrekontuen bitartez erretiro-pentsioak ordaintzen badira edo Gizarte Segurantzaren gastu batzuk Estatuaren esku badira.

«Zergatik erreforma hau?», galdetu zuen eta haren ustez erantzuna aseguru-erakundeen interesetan dago, erretiro-pentsio plangintza pribatuak kontratatzeko duten interesean, alegia. Era berean, kontratu hauek dituzten desgrabazio fiskalen erruz altxor publikotik sektore pribatua salto egiten dute errenta handienen baliabideek.

Egoera honen aurrean alternatiba batzuk azaldu zituen Pablo Archelek. Alde batetik, Europako Banku Zentralaren jokabidea aldarazi behar zela esan zuen, lana sortzeko asmoz. Horrela kotizazioak handituko ziren eta sistema egonkortuko zen. Era berean, zerga sistema aldatu behar zela adierazi zuen, errenta handiagoa dutenek gehiago ordain dezaten. Zerga-iruzurren eta zerga-paradisuen aurka azaldu zen eta aurrekontuekin erretiro-pentsioak ordaintzea proposatu zuen, kotizazio gehienezko topea kentzeaz gain.

Azkenik, erretiro adina ez igotzea eskatu zuen, proposamen solidarioa ez delako. Bere ustetan, pentsio eta errenta baxuagoak dutenek gehiago dutenenak ordainduko dituztelako.

Itzulpena > Traducción

Concurrida charla sobre el sistema de pensiones

La pasada semana se realizó la cuarta de las charlas de la Escuela Social de Barañain, "Mitos y falacias del sistema de pensiones" a cargo del profesor de economía financiera de la UPNA, Pablo Archel, un tema que concitó el interés de un buen número de personas.

Archel explicó los orígenes del sistema de la seguridad social y sus diversas crisis - en los años 80 con el paso del capitalismo industrial al capitalismo financiero; o en el momento actual con la crisis financiera afectando al resto de la economía- y habló de mitos y falacias en referencia al sistema de pensiones.

En opinión de Archel, el discurso oficial «afirma que el sistema de pensiones es inviable, debido al aumento de la esperanza de vida», pero asegura que otros economistas desmienten este discurso. Explicó las dos medidas que se han introducido en la última reforma de pensiones: el factor de sostenibilidad y el índice de revalozación que restan poder adquisitivo y ahorros a las personas pensionistas.

A su juicio, son las empresas aseguradoras las que han presionado para que se apliquen estas reformas y fomentar así la contratación de planes de pensiones privados. Las alternativas que propone Archel pasan por presionar para que el BCE cambie su política por otra que fomente la creación de empleo; se cambie el sistema fiscal aplicando una fiscalidad progresiva en la que las rentas más altas aporten más; se persiga el fraude fiscal y los paraísos fiscales; se suprima el tope de cotización salarial o se financien las pensiones con los Presupuestos.

Diseño y desarrollo Tantatic