Ukrania eta Melillari begira Barañaingo bertsolariak
Barañaingo helduen Bertso Eskolako lagunek bi bertso bidali dizkigute Ukraniako eta Melillako gertariekan oinarrituta.
Aurreko bertsotik denbora asko igaro bada ere, honakoan bi bertso bidali dizkigute Barañaingo bertso eskolako lagunek. Aste honetan Ukraniako egoera eta Melillako hesiaz aritu dira bertsolariak.
Doinua: 14 heriotzena
Burujabetza saldu
gauza ulertezina
Europari salduaz
Herriaren etekina
Ukraniako bandera
Hori ta urdina
Europakoa berdin
Izarrez Egina
Kolore berak dira
Baina ez da berdina
Doinua: Mutil koxkor hori
Duela asko atzean utzi
Nuen Afrika zabala
Denek zioten iparraldea
Paradisu handi bat zala
Nafarroara iritsi nintzen
Beltzaran nuen azala
Ta egia da bide horretan
Asko sufritu dudala
Baina gaur egun ni sentitzen naiz
Nire herrian bezala.
Itzulpena > Traducción
Bertso de la semana
Ha pasado tiempo desde su último bertso en Plazaberri, pero esta vez los alumnos y alumnas de la Escuela de Bertsolaritza de Barañain nos han enviado estos dos bertsos, ambientados en temas de actualidad como los sucesos de Ucrania y la inmigración a través de la valla de Melilla.