39 entitatek jaso dute Bai Euskarari egiaztagiria bere zortzigarren edizioan

Lau gehio batu dira aurtengoan, artean, Plazaberri bera, Iratxe Tanatorio taldea, Etxartenea kafetegia eta Merlet S.L

Ziurtagiria jasotzera gerturatu zirenak, zinegotziak lagunduta, udalean (Arg:A.Peña)

Iragan ostiralean banatu ziren egiaztagiriak Udaletxean. Harreran parte hartu zuten Barañaingo alkatea eta udaleko hainbat zinegotzik, baita Bai Euskarari Ziurtagirien Elkarteko zuzendaria den Rober Gutierrezek. Aurtengoa zortzigarren edizioa da eta 39 enpresa, saltoki eta elkartek jaso dute euskararen normalkuntza eta sustapenerako konpromiso egiaztagiria. Iazko edizioarekin alderatuta lau entitate berri daude aurtengoan.

Ekitaldia aurkeztu zuten Ainara Ieregi eta Mikel Lasarte bertsolariek eta Luis Morondo Eskolako ikasleek lau kanta eskaini zituzten. Hitza hartu zuen José Antonio Mendive alkateak eta 39 entitateak zoriontzeaz gainera, udalak Nafarroako hizkuntza ofizialak babesteko duen eginkizuna aipatu zuen eta ziurtatu zuen Bai Euskarari ziurtagirien proiektuan parte hartzen jarraituko duela udalak, «Barañaingo Udalak ulertzen duelako euskara babestu eta zaindu beharra dagoela, eta bere erabilera berreskuratu» esan zuen.

Ondoren ziurtagirien elkarteko presidente den Rober Gutierrezek hartu zuen hitza eta Udalaren, euskaltegiaren eta ziurtagiridunentzat esker oneko hitzak izan ondoren, elkarteak urte honetarako dituen konpromisoak aurkeztu zituen. «Ziurtagiridunen lana eta instituzioen laguntza ezinbestekoa zaigu; bide-lagunak behar ditugu gure helburua, hots, arlo sozio-ekonomikoaren euskalduntzean eragitea, betetzen jarraitzeko», esan zuen Gutierrezek.

Lau berri

Ziurtagiriak jaso dituzten entitateen artean lau jasatzen dute estreinekoz: Plazaberri proiektu komunikatiboa, Iratxe Tanatorio Taldea, Etxartenea Kafetegia eta Merlet saltokia. Hauek "Bidean" ziurtagiria jaso dute. Horretaz gainera, Barañaingo Trikitilari Eskolak eta Harizti Dantza Taldeak maila igo dute, trikitilariek "Zerbitzua euskaraz" ziurtagiria jaso dute eta dantza taldeak "Zerbitzua eta lana euskaraz".

"Bidean"hastapen mailan orotara 32 entitate daude: aipatutako lau berriak eta Andromeda belardenda; Alaitz Guraso Elkartea; Auditorioa Fundazioa; Tantatic Diseiñu eta Garapena; Barañaingo Euskal Kantak; Barañaingo Gizarte Eskola; Abodi albaitaritza zentroa; Barañain abesbatza; Cubillas botika eta Cubillas Botika-Beatriz; Gogorza Anaiak harategia; Jade Estetika Zentroa; Muruzabal bizikletak; Sada hortz klinika; Studio Liburudenda; Tecniauto tailerra; Igandea txaranga; Fremap, Euskadiko Kutxa; Eroski Bidaiak; Kukuma; Los Porches, Lur Gorri; Kaioa eta Iratxo tabernak; eta Nabai, Bildu eta I-E.

"Zerbitzua euskaraz" ziurtagiria dute lau entitatek: Hagin talde feminista; Mugarri Guraso Elkartea; Akelamendi taberna eta Barañaingo Trikitilari taldea.  Azkenik, "Zerbitzua eta lana euskaraz" ziurtagaria jaso dute beste hiru entitatek: Haizea Kultur Elkartea, Harizti Dantza Taldea eta Sahats fundazioa.

Itzulpena > Traducción

39 entidades reciben el certificado Bai Euskarari

El pasado viernes se entregaron los certificados que recogen el compromiso de las entidades con el fomento y la normalización del euskera y que este año cumple su octava edición. Este año se han unido cuatro nuevas entidades: este proyecto comunicativo Plazaberri; Grupo Tanatorio Irache; la cafetería Etxartenea y el comercio Merlet, que recibieron el certificado básico "Bidean (en camino)". Dos entidades también han subido de nivel y recibieron el certificado "Zerbitzua euskaraz (servicio en euskera)" en el caso de Barañaingo Trikitilari Eskola y "Zerbitzua eta lana euskaraz (servicio y trabajo en euskara)" para Harizti Dantza Taldea.

El acto contó con la presencia del alcalde de Barañain, concejales del ayuntamiento y el presidente de Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea, Rober Gutiérrez; así como con los bertsolaris Ainara Ieregi y Mikel Lasarte que presentaron el acto y los alumnos y alumnas de la Escuela de Música Luis Morondo que lo amenizaron interpretando cuatro temas.

32 entidades han recibido el certificado de nivel básico "Bidean"; las cuatro antes mencionadas y herbolario Andrómeda; Apyma Alaitz; Fundación Auditorio; Tantatic Diseño y Desarrollo; Euskal Kantak; centro veterinario Abodi; Escuela Social de Barañain; Coral Barañain; farmacia Cubillas y Cubillas-Beatriz; carnicería Gogorza Anaiak; Centro estética Jade; Kukuma; Clínica Dental Sada; librería Studio; Bicicletas Muruzabal; Tecniauto; txaranga Igandea; Fremap; Caja Laboral; Viajes Eroski; los bares Los Porches, Kaioa e Iratxo; los partidos Nabai, Bildu e I-E.

Cuatro entidades tienen el certificado "Zerbitzua euskaraz": Akelamendi taberna; Hagin talde feminista; Mugarri Guraso Elkartea y Barañaingo Trikitilari Taldea. Finalmente tres entidades han recibido el certificado "Zerbitzua eta lana euskaraz": Haizea Kultur Elkartea; Harizti Dantza Taldea y Sahats Fundazioa.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic