Nafarroako 1.go Magia Festibala igande honetan Auditorioan
Larunbatean Marta Etura eta Chevi Muradayk antzerkia eta dantza batzen dituen ikuskizuna eskainiko dute.
Igande honetan, hilaren 16an Nafarroako 1.go Magia Festibala ospatuko da Barañaingo Auditorioan. Giro magikoa sortzeko asmoz egun hauetan Ambigun Magia Txoko bat prestatu dute 18:00etatik 19:30ak arte Iurgi Sarasaren eskutik. Halere ez da hau izanen asteburu honetan Auditorioan izanen dugun ikuskizun bakarra, izan ere, Marta Etura aktoreak eta Chevi Muraday dantzariak “Return” ikuskizuna antzeztuko dute hilaren 15ean 20:30etan.
Magia festibala 18:00etan hasiko da igandean. Hiru mago ezberdinen parte hartuko dute: Linaje magoak txikienei zuzenduko da, haiei prestatutako saioarekin. Iurgi magoak ilusionismoaren eta eszenatokira eramandako animalien laguntzaz familia osoa dibertitzea espero du. Azkenik, Patxi magoak ikuslegoa partaide bihurtuko du «proposamen bitxia egin ondoren», diote Auditoriotik. Ikuskizunaren bukaeran etorritako haurren artean urtebetetze magia saio bat zozketatuko da. Sarrera aldez aurretik erosi daiteke eta 8 euro gazte eta helduentzat eta 5 euro 12 urte beherakoentzat balio du.
Igande magiko honi aurreratzeko Ambigu kafetegian doakoa den Magia Txokoa prestatu dute aste honetako arratsaldetan, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 19:30etara. Bertan Iurgi Sarasarekin lebitatzeko eta magia trukoak ikusiteko aukera izanen da. Era berean, magia egiteko behar diren tresnen azoka egonen da.
Larunbata
Hilaren 15ean 20:30etan, dantza eta antzerkia batzen dituen ikuskizuna agertuko dute Marta Etura aktoreak eta Chevi Muraday dantzari eta koreografoak. “Return” titulua du ikuskizuna eta galdera batetik abiatzen da: «Zein gorputzeko atalean dago maitasuna?».
Auditoriotik agertu dutenez, «dantza eta elkarrizketak topo egingo dute bikote harremanetan sakontzeko. Batzutan espero duguna ez da gizarteak espero duen gauza bera. Maitasunak duen jatorria eta gizarteak duen irudiaren artean sortzen den talkatik abiatzen da ikuskizuna».
Marta Etura antzezle ezaguna da. Zineman 2001ean estreinekoz lan egin zuen Joaquin Oristrellen “Sin Vergüenza” filmean eta ordutik beste 21 filmeetan parte hartu du, azkenekoak 2013an. Zerrenda aktore gisa Goya saria jaso zuen 2010ean “Celda 211” filmean izan zuen parte hartzeagatik. Telebistan aritu da, azkena “Aguila Roja” telesailan eta antzerkian ere bai.
Chevi Muraday koreografo eta dantzari ezaguna da. “Losdedae Danza” taldearen zuzendaria da. Nazioarteko hainbat taldetan dantzari izan da eta zineman ere lan egin du: “Imagin Argentina”, “20 centímetros” eta “Caótica Ana” filmeen koreografiak sortu ditu. 2006ko Dantza Sari Nazionala da interpretazio modalitatean.
Sarrerak 13 euro –egunean bertan- eta 10 euro -aldez aurretik- balio dute.
Itzulpena > Traducción
1. Festival de Magia de Navarra este domingo en el Auditorio
El 16 de marzo a partir de las 18:00 el Auditorio acoge un festival de magia con tres magos que harán gozar a las familias: Linaje para los y las más txikis, Iurgi que nos acompañará con animales e ilusionismos y Patxi que hará al público participe del espectáculo. Además se sorteará una sesión de magia para realizar en la fiesta de cumpleaños de alguno de los niños y niñas presentes.
Para prepararse para el espectáculo a lo largo de la semana, hasta el viernes 14 de marzo, el Ambigú acoge de 18:00 a 19:30 el Bazar del Misterio con el mago Iurgi. Se realizan trucos de magia y se pueden comprar objetos «mágicos».
Además de magia, este fin de semana también hay danza y teatro con la obra “Return” de la actriz Marta Etura y el coreógrafo y bailarín Chevi Muraday. Se trata de una obra que aúna teatro y danza e indaga en las relaciones de pareja y las frustraciones que se originan ante las expectativas propias y las generadas por la sociedad. La obra se escenifica el sábado día 15 a partir de las 20:30.