«Basajaun» taldeak irabazi du futbitoko Neguko Liga
"Mantenimientos Navarra" taldearen aurka lehiatu zen ostiralean kiroldegian.
Barañaingo Futbitoko Neguko Ligaren txapelduna "Basajaun" taldea izan da eta "Mantenimientos Navarra" lehian bigarrena izan da. Final oso berdindua jokatu zuten bi taldeek pasa den ostiralean, hilaren 21ean kiroldegian, baina bukaerarako bi minutu falta zirenean bere atean gola sartu zuten "Mantenimientos Navarra"-koek eta horrek erabaki zen txapelduna. Markagailua 4-3 geratu zen.
Era berean, "Basajaun" taldeko Óscar Gómezek lortu zuen Pichichi saria eta taldeak berak, "Basajaun"-ek, talde goleatzailearen saria lortu zuen. Baita "Ke pim ke pam" taldearekin batera kiroltasun saria ere eskuratu zuen. "Akelamendi" eta “Vodka Jr." semifinalera iristeagatik garaikurra lortu zuten eta "Steaua del Grifo"-k gol gutxien jasotzeagatik ere saritu zuten. Azkenik, finaleko jokalari hoberenaren izendapena Marcos Erviti "Basajaun"-ekoak lortu zuen.
Txapelketa TCM El Lago elkarteak antolatzen du eta hainbat erakunde eta tabernen laguntza izan du: Barañaingo Udala, Auditorioa, Marbel garagardoak, Martín, Amesapuesta, Saoly, Kaioa, Akelamendi eta Lur Gorri tabernak eta Venecia eta Amets kafetegiak.
Txapelketan 260 jokalari eta 24 taldek hartu dute parte eta azarotik martxora arte luzatu da. Hilabete honetan ireki da Eguberriko Kopan izena emateko epea eta apirilaren 28an hasiko da txapelketa hau.
Itzulpena > Traducción
«Basajaun», campeón de la Liga de Invierno de futbito
En una final reñida el equipo “Basajaun” se ha proclamado campeón de la Liga de Invierno de futbito organizada por TCM El Lago al ganar en el encuentro disputado el pasado viernes ante el equipo “Mantenimientos Navarra”. Asimismo, el jugador del equipo Óscar Gómez ha logrado el trofeo Pichichi del campeonato y Marcos Erviti el premio al mejor jugador de la final. “Basajaun” y “Ke pim ke pam” han sido premiados por su deportividad en la liga, y el primero también ha ganado el trofeo al equipo más goleador. “Steaua del Grifo” ha sido premiado por haber encajado menos goles y “Akelamendi” y “Vodka Jr.” también fueron galardonados por llegar a semifinales.