2019-09-23 Kultura · Cultura

Udazkenerok 6 urte beteko ditu aurten

Euskarazko ekimen ezberdinekin egitarau zabala prestatu dute aurten ere herriko eragileen laguntzarekin. Datorren astelehenean, irailak 30a, izanen da lehen eguna eta igandera arte luzatuko da.

Egitarau anitza (KARTELA)

Asteko lehen ekimena, haurrentzako margo eta txapa tailerra izanen da, hau Herrigunean izanen da eta merendua ere eskeiniko dute.

Urriaren batean, hitzaldi-tailer berezia antolatu dute herriko marrazkilari baten laguntzaz. Bertan diseinuaren oinarriak garatu eta konposizioarekin nola jolastu daitekeen ikasteko aukera izanen da.

Asteazkenean, haurrentzat zuzendutako sukaldaritza tailerra eskeiniko dute Haizea Elkarteko kideek, arratsaldeko 17:00etan. Eta 18:30etan, Mendiko eskiaren inguruko hitzaldia izanen da, Ipe Lizarragaren eskutik.

Ostegunean, Euskara Karrikara haur jolasak izanen dira Udal Plazan eta ondoren, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko ekimen berriaren aurkezpena izanen da, #BarañainEuskaraz deiturikoa.

Ostiral goizean, herriko eskoletako ikasleek ‘Euskararen bidea’ eginen dute Barañain barna. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera ohiko Musika Jaialdia ospatuko da Udal Plazan: haurrendako jaialdia, Musika Eskolako kontzertua, Batxiler Artistikoko ikasleen ikuskizuna eta trikitilarien ekitaldiak hurrenez hurren. Azkenik, Txana Bertso sariketa berria ospatuko da, zendutako euskalgintzako bizilagun ezagunaren omenez.

Larunbata egun handia

Urriaren 5ean, larunbatean, ‘Udazken Ero’k apustu handienena eginen du.

Goizean, 10:30etan, ohiko bizikleta martxarekin abiatuko dira lehen euskaltzaleak. Udaletxean, 11:00etatik aurrera jaialdia hasiko da Harizti taldeko haur dantzariak, Txikien Ezpelur Konpartsa, txistulariak, bertsolariak eta musika eskolako fanfarrea protagonista izanen direlarik.

Aurten ere Bazkaria ospatuko da eguraldio onak errespetatzekotan Gaztainondo plazan. Bertan, bazkalostean, mus eta partxis txapelketak izanen dira. Bazkalostean ere, haurrek, Dantza Festarekin dibertitzeko aukera izanen dute.

Kontzertuak ere egonen dira, lehenik barañaindar Oinutsik bikotea, eta ondoren BurutikJ gazte taldeak animatuko du giroa. Azkenik, 20:00etatik aurrera, Euskaraokea eta pintxo dastaketa eskeiniko dute, Txalapartan taberna zenan sortu berri den elkarteko kideek.

Bukatzeko, igandean, Herriguneak, bi film eskeiniko ditu, bata haurrentzako 17:30tan, eta bigarrena, helduentzako, 19:30retan.

Nobedade ugari

Berritasunen artean, “Barañain Euskaraz” ekimena dago, euskara gazteen artean sustazeko tresna izan nahi duena. Alaitzeko ikasle baten amaren iniziatiba bezala sortu zena, Instagram mugikorreko aplikazioarekin edukiak partekatuz lehiaketatxo bat zen hastapenetan, baina haratago joan nahi du eta sare sozial guztietan zabaltzeko edukiak elkarbanatzea izanen du helburu.

Txana Bertso Sariketa, ilusi eta indar gehien bildu dituen ekimena da. Berau antolatzeko, Barañaingo hainbat bertsolarik, Euskaltegiko lagunekin ibili dira prestakuntza lanetan, eta se bertsolari gazte izanen dira azkenik, Beñat Astiz, herriko gaztea barne.

Itzulpena > Traducción

6º Aniversario de Udazkenero, la semana del euskera

‘Udazken Ero’ es el nombre que adquirió la semana del euskera en su tercera edición.

La semana se celebrará antes de lo que lo hace habitualmente, para pasar a la primera semana de octubre.

Udazken Ero comenzará con un taller de pintura en el que también se podrán hacer chapas personalizadas. La actividad comenzará a las 17:00 en el Herrigune y también contará con una pequeña merienda.

Durante el resto de la semana se celebrarán diferentes eventos, entre los que se encuentran talleres, conciertos, comidas y charlas.

Como novedad ha surgido una nueva iniciativa para potenciar el euskera entre los y las más jóvenes, que se presentará el jueves, día 3. Esta iniciativa, fue propuesta por una madre concienciada con el euskera, que creyó necesaria una herramienta para compartir contenido en euskera a través de las redes sociales.

Por otra parte, un grupo de bertsolaris han organizado una nuevo certamen, que llevará por nombre "Txana", sobrenombre de la conocida euskaltzale Juana Mari Santesteban, que falleció 3 años atras.

(CARTEL)

Diseño y desarrollo Tantatic