184 lan aurkeztu dira Haur eta Gazte Literatur Lehiaketara
25. edizioa izanen da aurtengoa eta 149 ipuin eta 35 bertso-paper aurkeztu dira.
184 lan horietarik 149 ipuinak dira eta beste 35 bertso paperak. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara eta DBHko lehenengo eta bigarren mailako ikasleei zuzendutako lehiaketa da, Udaleko Euskera Arloak antolatzen duena, eta euskaraz idazteko eta sormena garatzeko helburuarekin egiten da urtero. Aurten bere 25. edizioa izanen da. Irabazleak maiatzaren 16an, 17:00etan Udaletxean ezagutzera emanen dira bertan eginen den sari banaketan.
Lan handia izanen du epaimahaiak testuak baloratzeko. Horretan parte hartzen dute ikastetxeetako eta euskaltegiko irakasleak, tartean idazleren bat ere. Bi sari emanen dira maila bakoitzeko, lehenengo eta bigarren sari bat, ipuinen modalitatean eta sari bat maila bakoitzeko bertso-paperen modalitatean.
Udaleko Euskara Arlotik adierazi digutenez, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, bakoitzean 28 ipuin aurkeztu dira, 5. mailan 29 ipuin eta 6. mailan 42. DBHen 22 ikaslek idatzi dute narrazio labur bat, lehenengo mailakoak.
Bertso-paperei dagokionez, 4. mailan 7 aurkeztu dira, 5. mailan bakarra, 6. mailan 10 lan eta DBH lehenengo mailan 17.
Aurtengo edizioan iazko parte hartze kopuru berdina mantendu da, 2013an 189 lan aurkeztu baitziren.
Itzulpena > Traducción
184 trabajos presentados al certamen literario infantil y juvenil en euskara
Según subrayan desde el Servicio de Euskera, el certamen que este año cumple 25 ediciones, tiene como objetivo fomentar la creación literaria en euskera entre los escolares a partir de 3º de Primaria hasta 2º de la ESO. De los 184 trabajos presentados 149 corresponden a narraciones cortas y 35 a bertso-paperak. La entrega de premios tendrá lugar el próximo 16 de mayo a las 17:00 en el Ayuntamiento. Se establecen dos premios por cada curso en el caso de los cuentos y un premio por curso en el caso de los bertso-paperak.