2023-03-09
Jendartea · Sociedad
Feminista ugarik hartu zituzten atzo Barañaingo kaleak
Kalejiraren amaiera udaletxe plazan. Argazkia: Plazaberri
Goizetik hasita, feminista ugarik parte hartu zuten atzo Barañaingo mugimendu feministak antolatutako jarduera eta mobilizazioetan.
Eguerdiko 12.00etan eman zioten hasiera aldarrikapen jardunaldiari Akelamendi elkartean antolatutako bermut feminista batekin.
Arratsaldean, euripean izan arren, kalejira feminista jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu zituen Barañain aldarrikapenez betetzeko. Udaletxe plazan amaitu zen manifestazioa eta, mugimendu feministako kideek adierazpenak behin eginda, segituan Iruñeko mobilizazioan parte hartzeko jende zutabe bat igo zen iruñera.