Nafar pirinioetako euskara liburutegian
2023-10-31
Hurrengo azaroaren 8an Nafar Pirinioetako euskararen inguruan arituko da Josune Aznarez, udal liburutegian emango duen hitzaldian. Erronkariera, zaraitzuera eta aezkera izango ditu hizpide, liburutegian dagoen Pirinioetako hizkuntzak erakusketaren testuinguruan.
Liburutegitik aitortu dutenez, bertaratutakoen artean Oinarrizko Hiztegia liburuaren 10 ale zozketatuko dira.
Azaroaren 8an, asteazkenean, izanen da, Barañaingo liburutegian, arratsaldeko 7etan.
Ekimenaren kartela