#GrebaFeministaOrokorra Barañainen

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitua, Greba Orokor Feminista izan zen atzo, zaintza sistema publiko komunitario unibertsal eta doako bat aldarrikatu, eta zaintzaren egoera salatzeko. Barañainen ere nabaria izan zen greba deialdia.
Goizetik piketeak izan ziren herrian zehar.
Euripean abiatu ziren pikete feministak goizean goiz Akelamendi elkartean gosaldu ostean, herrian zehar greba deialdia eta aldarrikapenak zabaltzeko.
Herriko komertzio eta zerbitzu ezberdinetan izan ziren pikete feministak, bertan zirenei eskuorriak banatu eta azalpenak eman, eta grebaren azalpenak ematen zituen audio kuina bat herrian zehar zabaltzen. Bitartean Barañaingo kaleetan zehar megafoniadun auto bat ikusi zitekeen Greba Feminista Orokorraren inguruko informazio audio bidez zabaltzen. Ez zen intzidenterik izan.
Udalaren osoko bilkuran ere grebaren presentzia izan zen.
Goizeko hamarretan zegoen osoko bilkura deituta, eta hau hasi aurretik grebalari taldetxo batek zinegotziei eskuorriak banatzen saiatu zen. Bost lagun sartu ziren eta, modu isilean, eskuorri bana eman zieten bertan ziren zinegotzi guztiei. Momentu honetan hainbat zinegotzik informazioa ukatu egin zuten, eta grebalariekin eztabaida bilatu zuten. Udaltzaingoak grebalariei gelatik atera zintezen eskatu egin zien eta, hauek kalera ateratzen ari zirenean, NA+ko zinegotzi batek grebalariak interpelatu zituen berriz, konfrontazio berbala bilatu nahian eta tentsio uneak sortuz.
Behin grebalari taldeak alde egin zuela, plenoan zegoen EHBilduko zinegotzi bakarra, Oihaneder Indakoetxeak, bere taldeak greba dela eta parte hartuko ez zuela azaltzen hasi zen. Orduan, aktan jasota ez zegoela argudiatuta, alkateak osoko bilkura bertan behera utzi zuen eta hainbat zinegotzik euren aulkiak utzi eta kanpora atera ziren.
Hortik minutu batuzetara abiatu zuten berriz osoko bilkura, baina EHBildu eta Contigo-Zurekin alderdietako kideak grebarekin bat eginda ez zuten bilkuran parte hartu.
Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu zituen.
Jendetza bildu zen udal plazan goizeko 11.00etan, herriko kaleak euripean zeharkatu zituen manifestazio jendetsuan parte hartzeko. Hainbat eragilek bat egin zuten mobilizazioarekin euren aldarri propiekin parte hartuz, hala nola pentsionistak edota Alaitz Ikastetxeko langileak. Manifestazioaren amaieran udalbatzarraren jarrera salatu zuten grebalariek, alderdi batuk eskatuta ere, osoko bilkura egunez ez atzeratzeagatik. Amaierako irakurketan zaintza sistema publiko komunitario nibertsal eta doakoa aldarrikatu zuten, zaintza lanek zentzu guztietan jasaten duten prekarizazio eta errekonozimendu faltari aurre egiteko mekanismo gisa.
Hainbat komertzio, taberna eta zerbitzu publiko itxita egon ziren.
Alaitz Ikastetxea, Udal Liburutegia edota hainbat denda eta taberna goizean goizetik itxitak ikusten ahal ziren Barañaingo kaleetan, grebako aldarrikapenak karteletan zeudelarik.
Plazaberrik jarraipen berezia egin zuen egun osoan zehar.
Plazaberrik egun osoan zehar jarraipen berezia egin zuen, momentuoro sare sozialetan gertatzen ari zenaren berri emanez. Egun osoko ekimenen argazki galeria prestatu dugu gainera.
Itzulpena > Traducción
Huelga Feminista General en Barañain
El Movimiento Feminista de Euskal Herria convocó ayer una Huelga General Feminista para reivindicar un sistema de cuidados público comunitario universal y gratuito, y denunciar la situación del cuidado. En Barañain también se dejó notar la convocatoria de huelga.
Desde la mañana hubo piquetes por el pueblo.
Bajo la lluvia partieron los piquetes feministas tras desayunar a primera hora de la mañana en la sociedad Akelamendi para difundir la convocatoria de huelga y las reivindicaciones por el pueblo.
Los piquetes feministas estuvieron en diferentes comercios y servicios de la localidad, repartieron folletos a los asistentes y les dieron explicaciones de la huelga y difundieron una cuina de audio por el pueblo. Mientras tanto, por las calles de Barañáin se podía ver un coche con megafonía difundiendo por audio información sobre la Huelga Feminista General. No hubo incidente.
En el pleno del Ayuntamiento también hubo presencia de la huelga.
El pleno estaba convocado a las diez de la mañana y antes de comenzar este un grupo de huelguistas intentó repartir folletos a los concejales. Cinco personas entraron y, de forma silenciosa, entregaron sendos folletos a todos los concejales presentes. En este momento varios concejales negaron la información y buscaron un debate con los huelguistas. La Policía Municipal pidió a los huelguistas que salieran de la habitación y, cuando estos salían a la calle, un concejal de NA+ volvió a interpelar a los huelguistas, intentando buscar la verbala de confrontación y creando momentos de tensión.
Una vez que el grupo de huelguistas se marchó, el único edil de EHBildu presente en el pleno, Oihaneder Indakoetxea, comenzó a explicar que su grupo no iba a participar debido a la huelga. Entonces, con el argumento de que no constaba en el acta, el alcalde suspendió el pleno y varios concejales abandonaron sus sillas y salieron al exterior.
De ahí se retomó el pleno a unos minutos, pero los miembros de EHBildu y Contigo-Zurekin se sumaron a la huelga.
Una multitudinaria manifestación recorrió las calles de la localidad.
Una multitud se congregó en la plaza municipal a las 11.00 de la mañana para participar en la multitudinaria manifestación que recorrió las calles de la localidad bajo la lluvia. Varios agentes se sumaron a la movilización participando con sus propios reclamos, como pensionistas o trabajadores de Alaitz Ikastetxea. Los huelguistas denunciaron al término de la manifestación la actitud de la corporación municipal por no retrasar el pleno durante el día, incluso a petición de un partido unido. En la lectura final reivindicaron un sistema de vigilancia público comunitario niversal y gratuito como mecanismo para combatir la falta de precarización y reconocimiento que sufren las tareas de vigilancia en todos los sentidos.
Varios comercios, bares y servicios públicos permanecieron cerrados.
El Colegio Alaitz, la Biblioteca Municipal o diversos comercios y bares se podían ver cerrados desde primera hora de la mañana en las calles de Barañáin, con las reivindicaciones de la huelga en los carteles.
El Plazaberri realizó un seguimiento especial durante toda la jornada.
Durante todo el día, Plazaberri realizó un seguimiento especial de lo que ocurría en las redes sociales. Además, hemos preparado una galería de fotos de las actividades de todo el día.