Elkartasunak eta musikak bat eginen dute Akelamendin

2024-01-08

Elkartasun kontzertua izanen da datorren ostiralean Akelamendin. 

 

Oinutsik dabilen banda eta Ilargi Berria taldeak arituko dira datorren ostiralean Akelamendi elkarteko oholtzan. Arratsaldeko 19etan hasiko dira kontzertuak elkartean, Barañain Etxera dinamikaren baitan antolatuak.

 

Elkartasun kontzertu hauek, urtarrilaren 13an Bilbon egingo den manifestazioaren deialdia indartzeko helburua dute, “konponbiderako giltzak” dinamikaren baitan.

 

Konponbiderako giltzak dinamika Sarek jarri du martxan: “Iraganeko minak, gorrotoak eta biolentziak atzean uzteko, inoren sufrimendua ahaztu edo gutxietsi gabe, baina bai iraganari begiratu ahal izateko, orainaldirako eta etorkizunerako irakaskuntza gisa. Akatsetatik ikasiz ez errepikatzeko, norgehiagokak giltzapetu eta iraganean ainguratzen gaituzten lehiak ixteko.“

Oinutsik taldea Katakraken
Diseño y desarrollo Tantatic