Harro hartu zuen #Korrika23 Barañainek

#Korrika23 Barañaindik pasa zen larunbat arratsaldean

Euskalzale ugari bildu ziren iragan den larunbatean Barañainen, egun osoko egitarau baten ostean, Korrikaren 23garren edizioari ongi etorria emateko.

Gazteak, haurrak eta helduak; lagun ugarik jarraitu zuten lekukoa korrika Barañaingo kaleetan zehar euskararen alde. 19.15etan, puntualtasun handiz, iritsi zen Korrika Barañainera. Ermitagaina auzotik etorri zen, Bihatzeko lagunek lekukoa eramanez. Hauen ostean Barañaingo neska pare batek hartu zuten lekukoa, eta eskutik eskura pasa zen hau, Barañaindik Remiro de Goñi kaletik atera arte, Larraineko kideek lekukoa eskutan zeramatela.

Egun osoko egitaraua,

19.15etan sartu zen Korrika Barañainen, baina ordurarte herrian hainbat ekimen izan ziren Korrika Kulturala ekimenaren baitan. Bermut girotua, bazkaria,... dozenaka lagun bildu ziren egun osoan zehar izandako ekimenetan, Korrika iritsi aurretik motorrak berotzeko.

Plazaberrik argazki galeria bat sortu du Korrikak Barañainen utzi zituen momentu politenak jasotzen.

 

Itzulpena > Traducción

#Korrika23 llegó a Barañain el sabado

Un nutrido grupo de personas salió a correr por las calles de Barañain en defensa del euskera a la llegada de la #Korrika23.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic