Jasoko irakurle kluba jaio da
Jaso Ikastolak euskal kulturaren transmisioan eragin nahian, ekimen berri bati ekingo dio 24-25 ikasturte honetan, hain zuzen ere, Jaso Irakurle Kluba.
Ez da ohiko literatur kluba, izan ere, jenero desberdinak (dibulgazioa, narrazioa, bertsolaritza, album ilustratuak, poesia, kazetaritza) lantzen dituzten obrak irakurri, landu eta aurkeztuko dira ikasturtean zehar, irailetik maiatza bitartean, asteazkenetan, arratsaldeko 16:30ean.
Hilean behin egileak izango dira gonbidatuak eta parte hartuko dute solasaldietan. Autore batzuk Jaso Ikastolarekin lotura izan dutenak dira, besteak beste, Xamar (“Orhipean) edo Aingeru Epaltza (“Mendi-joak”); beste batzuk ikastolako irakasleak dira, adibidez, Letizia Salcedo (“Pequeño diccionario sentimental”), Alfontso Gartziandia (“Itsu kolpeka”) edo Izaskun Etxeberria (“Esaten ez den guztian”); ikastolako ikasle ohia den Itziar Benede komunikatzailea (“Euskal kultura euskal hedabideeetan” saioa aurkeztuko du) edo idazle nafar ezagunak: Inma Errea (euskal poesiaz), Dani Martirena (“Cosimoren katiuskak” eta “Amonarenean kea”) eta Mikel Taberna (bertsolaritzaz).
Lehendabiziko saioa heldu den irailaren 25ean izango da. Bertan Letizia Salzedok aurkeztuko du bere “Pequeño diccionario sentimental: 57 palabras para empezar a amar el euskera” liburua. Hasiera ezinhobea euskerari lehenengo hurbilketa gozoa egiteko.
Irakurle kluba Jasoko komunitatea osatzen duten langileei, familiei eta ikasle ohiei zabalik egongo da, baita inguruko Mendebaldeako, Ermitagainako eta Barañaingo herritarrei ere eta, zalantzarik gabe, interesa agertzen duen edonori.
Ikasturteko egitaraua hauxe izango da:
Irailak 25: Letizia Salcedo: “Pequeño diccionario sentimental”. Dibulgazioa. Urriak 23: Xamarrena, “Orhipean” Dibulgazioa.
Azaroak 6: Itziar Benede: Euskal hedabideak, euskal kultur-leihoa.
Abenduak 11: Alfontso Gartziandia: “Itsu kolpeka”. Eleberri beltza.
Urtarrilak 8: Aingeru Epaltza (+Elena Ronkal):”Mendi-joak”. Ipuin-liburua. Otsailak 5: Izaskun Etxeberria: “Esaten ez den guztian”. Narrazio-liburua. Martxoak 12: Dani Martirena: “Cosimoren katiuskak” eta “Amonarenean kea. Album ilustratuak.
Apirilak 9: Inma Errea: euskal poesiari hurbiltzeko moduak.
Maiatzak 21: Mikel Taberna: bertsolaritzaz.