Euskaraz ikasteko diru laguntzen deialdia ireki da
Gaurtik eta azaroaren 14a arte eskatu ahal izanen dute erroldatutako lagunek.
Udalak onartutako diru laguntzen deialdiaren oinarrietan ikusi daitekeenez baldintza Barañainen erroldatua izatea da, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin eta bizikidetza unitateak soldata minimoa hiru biderrez ez gainditzea. Diru-sarreren araberako laguntza izanen da.
Aurten euskara ikastaroren bat egin duenari zuzendutako laguntza ekonomikoak dira (ikastaro trinkoak, on-line ikastaro ofizialak, barnetegiak…) eta asistentzia ziurtagiria eskatuko zaio ikasleari (orduen %85 edo gehiago klasera joan behar izatea). Lagunduko diren matrikulazioak 2014. urtean egindakoak dira. 2014ko azaroa eta abenduko matrikulak 2015eko deialdian sartuko dira.
Udalak gehienezko 8.000 euroko kontusaila aurreikusi du, baina ikasle bakoitzaren laguntza ez da inoiz 500 euro baino gehiagokoa izango. Era berean, beste erakunde baten diru-laguntza eskatu bada Barañaingo Udalekoa ez da emanen.
Eskabide ofizialak eskuratu eta eman daitezke Udalaren Herritarrak Hartzeko Bulegoan. Eskabidearekin batera matrikularen ordainaigiria, azken errenta aitorpena eta asistentzia ziurtagiria eraman beharko da.
Itzulpena > Traducción
Convocatoria de ayudas para el aprendizaje de euskera
Hoy, 6 de octubre se abre el plazo para solicitar ayudas económicas por la realización de cursos de euskaldunización para el alumnado empadronado en Barañain. La convocatoria del Ayuntamiento de Barañain está dotada de 8.000 euros y se podrán dar ayudas por un importe máximo por persona de 500 euros. Además del empadronamiento con una antelación mínima de un año, es obligatorio también que la unidad convivencial no supere 3 veces el SMI y que la asistencia a clase haya sido igual o superior al 85%. Las bases pueden consultarse en la web del Ayuntamiento.