Barañaingo Jai Batzordeak indarberriturik abiatzen du ikasturtea
Atzo aurkeztu zuen bere burua Kultur Etxean eta bertan parte hartzera animatu zuen.
Barañaingo Jai Batzordeak hainbat kolektiboetako lagunekin inguraturik egin zuen atzo, hilaren 15ean, Kultur Etxean bere aurkezpen publikoa. Bertara hainbat talde eta eragilek gerturatu ziren: Tailugileen elkartea, BaraBatu, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Canto Pueblo Viejo elkartea, Euskal Kantak, Alaitz eta Mugarri Guraso Elkarteak; BarañaingoTxistulariak; Barañaingo Trititilariak, BRÑ, Harizti; Barañain eta Ezpelur gaiteroak, Bertso Eskola, Gizarte Foroa; Iratxo, Akelamendi, Los Porches eta Juli tabernak; EH Bildu taldea eta Lagunakeko presidente ordea.
Jai Batzordeko lagunek gogoraratu zituzten herrian egindako jarduerak: Olentzero, ihauteriak, Ageda Deuna, herriko festak, Barañaingo Eguna…«Anitza izan da kultur mugimendua gure herrian, baita kolektibo desberdinen osasuna ere» aitortu zuten Jai Batzordea osatzen duten eragileek. «Egun, indar guzti hauek batuko dituen gunea jaio da, Barañaingo Jai Batzordea; ez da ezer berria, aspalditik egiten gaudenaren jarraitzailea izango da», gaineratu zuten.
«Asmo handiagoekin gatoz, gauza asko lortzeko ditugu oraindik, guretzat garrantzitsuena espazio propioa izatearena litzateke, bilerak egiteko, gure materiala gordetzeko, herria zabaltzeko, elkargune eta eragile kulturala dugu amets», esan zuten. Jai Batzordearen helburua «jende edo eragile dinamiko, sortzaile eta bere herria maite duen orori iristea da, gurekin lan egitera animatuz eta gurekin batera sortzera bultzatuz».
Ekitaldiaren amaieran aurkezpena ospatzeko eta elkar egoteko mokadua ere prestatu zuten.
Itzulpena > Traducción
La Comisión de Fiestas renace con fuerzas recobradas
La Comisión de Fiestas de Barañain se presentó ayer, miércoles 15, en la Casa de Cultura rodeada de numerosos colectivos y agentes de nuestra localidad: Asociación de tallistas, BaraBatu, Comparsa de Gigantes y Cabezudos, Asociación Canto Pueblo Viejo, Euskal Kantak, Apymas Alaitz y Mugarri, Txistularis de Barañain; Trititilariak, BRÑ, Harizti; Gaiteros Barañain, Ezpelur Gaiteroak, Bertso Eskola, Gizarte Foroa; los bares Iratxo, Akelamendi, Los Porches y Juli; EH Bildu y la vicepresidenta de Lagunak.
«Lo que hoy nace, la Comisión de Fiestas de Barañain, es el punto de encuentro de todas estas fuerzas que trabajan por y para nuestro pueblo, no es nada nuevo, será una continuación de lo que se viene haciendo, y no viene a sustituir a nadie, sino a complementar lo que hay, pero eso sí venimos ambiciosos y ambiciosas, tenemos mucho que trabajar y conseguir, de lo más importante, un espacio propio que cree referencialidad en el pueblo, para reunirnos, guardar material, abrirnos al pueblo, soñamos con un punto de encuentro cultural y vecinal amplio y vivo», explicaron.
Remarcaron que su objetivo principal es «recoger y aunar a toda vecina y vecino, dinámico, creativa y que quiera trabajar por su pueblo, a acercarse a nosotras y con la misma ilusión seguir este camino».