Dantza ikuskizun antzeztua azaroaren 8an Auditorioan
Muthiko Alaiak Dantza Taldeak eta Txantreako Erraldoien Konpartsak antolatu dute ikuskizuna.
Azaroaren 8an, larunbatean, 19:00etan hasiko da Barañaingo Auditorioan ikuskizun berezi hau. Bertan erraldoi, kiliki eta dantzariak parte hartuko dute eta “Jai Herrikoiak” titulupean jaia eta antzezlana uztartuko dira
«Badago kondaira bat belaunaldiz belaunaldi trasmititu dena. Aspaldian, sorginen akelarre ikaragarri bat izan zen eta lau pertsonaia izan ziren deituta. Biharamunean, bizilagunek ezusteko atsegina izan zuten: euskal mitologiako lau erraldoi agertu ziren. Jai gogoangarriak izan ziren horiek, eta pertsonaia bitxi hauek hitz eman zuten itzuliko zirela», diote ikuskizunaren aurkezpenean antolatzaileek, Muthiko Alaiak Dantza Taldeak eta Txantreako Erraldoien Konpartsak.
Ikuskizuna ordu bat eta erdi iraunen du eta bertan dantzari eta erraldoien dantza eta koreografia aunitz eginen dute elkarrekin.
Itzulpena > Traducción
Espectáculo teatralizado de dantza el 8 de noviembre en el Auditorio
El espectáculo de título “Jai Herrikoiak” está organizado por Muthiko Alaiak Dantza Taldea y la Comparsa de Gigantes de la Txantrea y en él dantzaris, gigantes y kilikis escenificarán una gran fiesta. «Hace muchos años se presenció un aterrador akelarre de brujas al que se convocó a cuatro personajes. Al día siguiente los habitantes se encontraron con una grata sorpresa: la presencia de cuatro gigantes pertenecientes a la mitologogía vasca. Fueron unas fiestas memorables y estos peculiares personajes prometieron volver algún día», explican en la presentación sus organizadores. El espectáculo comenzará a las 19:00 y durará hora y media.