2014-10-21 Kultura · Cultura

Euskararen asterako hamaika jarduera prestatu ditu Jai Batzordeak

Azaroaren 4tik 8ra euskaraz gozatzeko jarduera prestatu ditu

Astearen kartela "Barañainen euskaraz bizi nahi dut" lemarekin (Arg:Jai Batzordea)

Hitzaldia, liburu aurkezpena, bakarrizketak, haurren musika ikuskizuna, mural herrikoia, bertsolariak, txistor jatea, dantzak, jotak, material birziklatuekin eskulanak, txirrindula martxa, kalejira, olinpiadak, bazkaria eta festa izanen dira azaroren 4tik 8ra Barañainen Euskararen astean.

Euskararen astea hizkuntzari bultzada emateko eta udazkenean festa herrikoi bat egiteko sortu du Barañaingo Jai Batzordeak. Euskararen astearekin batera Sahats euskaltegiak, Alaitz ikastetxeko zenbait irakaslek eta Alaitzeko guraso elkarteak zenbait dinamika aurrera aterako dituzte.

Egitaraua azaroaren 4an, asteartean, hasiko da Kultur Etxean eginen den mendi hitzaldi batekin. 19:00etan izanen da eta “Zinal, mendi eskiko zeharkaldia” titulua du.

Asteazkenean, azaroaren 5ean John Hollowayren “Kapitalaren aurka eta haratago” liburuaren aurkezpena eginen da Barañaingo Liburutegian, 19:30etan.

Ostegunean, aldiz, hilaren 6an, bakarrizketa saioa izanen da Haizea Kultur Elkartean 19:00etan Baltziskuetaren eskutik, “6 marrazki 7 aholku” bakarrizketarekin.

Ostiralean

Ostiral arratsaldean, hilaren 7an hainbat gauza antolatu dira: 17:00etan haur eta gaztetxoen musika ikuskizunari hasiera emanen zaio Udaletxean. Bartan parte hartuko dute Alaitz, Eulza eta Sahats ikastetxeko ikasleria eta musika eskolako klarinete orkestra eta konbo taldea.
19:00etan txokolate-jatea eginen da Udaletxean eta aldi berean, mural herrikoi bat marraztuko da eta petoak ere marraztuko dira.
20:30etan Udaletxe plazan Bertsolari Gazteen Topaketa eginen da.

Azaroaren 8an, egun handia

Euskararen asteari bukaera emateko larunbatean hamaika jarduera eginen dira. Eguna hasteko txistor-jatea eginen da Udaletxean 10:30etan eta ondoren Hariztiko dantzari txiki taldearen erakustaldia eta jotak izanen dira Udal plazan 11:00etatik aurrera. 11:30etan material birziklatuarekin eskulanak izanen dira leku berean eta 12:00etan herritik zehar txirrindula martxa eginen da.

Barañaingo Txistulariak, Barañaingo Gaitariak, Ezpelur Gaitariak, konpartsa txikia, BaraBatu, Euskal Kantak eta Barañaingo Trikitilariekin kalejira eginen da 13:00etan. Ondoren, bazkari herrikoia burutuko da 14:30etatik aurrera Alaitz ikastetxean eta bazkalostean 17:30etan udal plazan olinpiadak eginen dira. Eguna bukatzeko gauean Akelamendi tabernan jai giroa izanen da.

Itzulpena > Traducción

Gran número de actividades para la Semana del Euskera

La Euskararen Astea -Semana del Euskara- que organiza por primera vez la Comisión de Fiestas de Barañain para apoyar el uso del euskera y añadir una nueva cita festiva en otoño presenta un buen número de actividades para la primera semana de noviembre. El día 4 dará inicio con una charla sobre monte en la Casa de Cultura a las 19:00 y el miércoles día 5 se presentará la traducción al euskera del libro de John Holloway “Contra y más allá del Capital”, en la Biblioteca de Barañain a las 19:30. El jueves 6 de noviembre habrá monólogos en Haizea a cargo de Baltziskueta a las 19:00.

El viernes día 7  también se prevén un buen número de actividades: a las 17:00 comenzará un espectáculo musical en el Ayuntamiento a cargo del alumnado de los colegios Alaitz, Eulza y Los Sauces y de la orquesta de clarinete y del grupo de combo de la Escuela de Música. A las 19:00 habrá chocolatada y se pintará un mural y petos en la plaza del Ayuntamiento y a las 20:30 en el mismo lugar comenzará un Encuentro de Jóvenes Bertsolaris.

El sábado finalizará la semana del Euskara con más actividades aún para apuntar en la agenda: chistorrada a las 10:30, dantzas con el grupo txiki de Harizti y jotas a las 11:00 y a las 11:30 creación artística con material reciclado, todo en la plaza Consistorial. A las 12:00 comenzará una marcha en bicicleta por Barañain y a la 13:00 la kalejira en la que participan Barañaingo Txistulariak, Gaiteros de Barañain, Gaiteros Ezpelur, la comparsa txiki, BaraBatu, Euskal Kantak y Barañaingo Trikitilariak. A las 14:30 tendrá lugar una comida en el colegio Alaitz y a las 17:30 olimpiadas en la Plaza del Ayuntamiento. Para terminar el día a la noche habrá fiesta en el bar Akelamendi.

Además y con motivo de la Semana, el euskaltegi Sahats y el profesorado y la Apyma del colegio Alaitz pondrán en marcha varias dinámicas.

Diseño y desarrollo Tantatic