2018-05-15
Sociedad - Gizartea

Barañaingo 6 gaztek Mugak Zabalduz Karabanan izandako esperientziak kontatu dizkigute

Joan den apirileko 28, 29 eta 30ean "Mugak Zabalduz" Karabana burutu zen Euskal Herrian. Europako eta Espainiar Estatuko migrazio politika, arrazakeri instituzionala eta armagintza salatzea dira Karabanaren helburu nagusiak. Hauek guztiak salatzeko Hendaia, Andoain, Iruñea, Bardeak, Tutera, Gasteiz, Zierbena eta Bilbo igaro zituzten.

Ekinklik Argazkiak http://ekinklik.org

Hendaian Atzerritarrak Atxikitzeko Zentro baten aurrera joan ginen, (gazteleraz Centro de Internamiento de Extranjeros). Zentro hauetan atxikitzen diztuzte paperik gabeko migranteak, gaizkileak balira bezala. Egin duten bakarra herrialde barean modu irregularrean sartzea baino ez da. Falta administratibo bat. Baina europarrok kartzelan sartzen ditugu.

Andoainen gerra tankeak eraikitzeko arma enpresaren aurrean (SAPA) egin genuen protesta, industria arlo zibilera bideratua izan dadila eskatzeko eta gerraren euskal negozioa amaitu dadila eskatzeko.

Iruñean Elhadji Ndiayea senegaldarraren heriotza salatu genuen poliziak atxilotu zuen lekuan, Errotxapeako Marzelo Zelaieta kalean. Sarekada arrazista batean atxilotu zuen polizia espainiarrak Ndiaye, ta ordu gutxiren buruan komisaldegian hil egin zen. Errotxapeatik Alde Zaharrera egindako kalejiran amorrua nabarmena izan zen General Chinchilla kaletik igarotzerakoan. "Policia Asesina"  oihua izan zen nagusi.

Bardeak eta Tutera: Bardeetan frogatzen dituzte gero errugabeak akatzeko Europako armadek botatzen dituzten bonbak. Gure herrialdean hain zuzen ere. Militarren aurrera joan ginen alde egin dezaten esatera. Tuteran "Junta de las Bardenas" delakoaren egoitzaren aurrera joan ginen, espainiar armadarekin kontratua sinatzen duen erakundea hain zuzen ere. Odolez zikindutako dolarrak utzi genizkien pobreen heriotzarekin negozioa egiten duten horiei.

Gasteizen Hezkuntzaren inguruko eragileen mahai ingurua burutu zen. Bertan eskola inklusiboaren bidean ematen ari diren pausuak azaldu zizkiguten. Ekimen Legegile Herrikoi (ILP) baten aldeko sinadurak biltzen ibili ziren, eskola kontzertatuek derrigorrezko migrante kopuru bat hartu dezaten eta ghettoak sahiestu daitezen. Horretaz gain protesta egin genuan Eusko Legebiltzarraren aurrean, migranteek gehien sufritzen duten lan esplotazioaren aurrean neurriak har daitezen eskatuz.

Zierbenan dago kokatua Bilboko portua eta frantses estatuak Calaiseko migrante/errefuxiatu (guretzako ez dago alderik) akanpalekua desegin eta Erresuma Baturako bide hori itxi ta gero, Zierbenaraino datoz itsasontzi batean "kolatu" ta Erresuma Batura iristea amets duten pertsona askok. Hori ekiditeko "Lotsaren Harresia" eraiki zuten portuko autoritateek, bizi berri baten bila doazenei betse traba bat ezarriz. Kasu honetan giza katean antolatu zen Zierbena eta Santurtzi artean. Portugalete ta inguruko jendea antolatu egin da pertsona hauei afari beroa eta beharrezko gauzak emateko. Oso harreman politak sortu dira jendearen artean. Bertan akanpatuta dauden albaniarrek euren egoeraren berri eman ziguten.

Bilbon itsasoan hiltzen direnen omenezko hileta antzeztu genuen. Amaieran Atzerritarren arretarako bulegoan utzi genituen 6 hilkutxa.

Barañaindarrontzako oso esperientzia aberasgarria izan da. Iruñerriko eta Euskal Herriko leku desberdinetako jende interesgarria ezagutu dugu. Borrokarako tartea soilik ez, Gasteizen Mursego eta Makulu Ken taldeen kontzertua izan genuen Gaztetxean, eta Bilboko San Franzisko auzoan Puro Luego, La Basu, Potato eta beste batzuk aritu ziren.

Udan estatu mailan antolatzen den Karabana Abriendo Fronteras burutuko da Italiara, eta baliteke gutakoren bat hara joatea.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic