Drogen aurrean hezkuntza ezinbestekoa
Drogak dauden mundu honetan eta sortzen duen fenomeno honen aurrean ikuspegi desberdinak daudela jakina da. Drogen mundua hobe ezagutzeko erreportaia ekarri du Hegoak Elkarteak.
HEGOAK ELKARTEA. Bakoitzak bere bizimoduaren arabera eta drogekin duen erlazioaren arabera, kontsumo mota batzuk onartzen ditu edo ez. Baliteke substantzia batzuen gaineko begirada bat ematea eta beste batzuk munstroak bailiran jokatzea, zenbait momentutarako egokia ikustea hauen erabilera, edo adinaren arabera, kontsumitzen duen pertsonaren arabera. Ohikoak dira horrelako adierazpenak entzutea, “nire seme-alabek ez dezatela substantzia ilegalik kontsumitu, baina besteek egin dezatela nahi dutena… baina hobe ez badute kontsumitzen” , baita momentuaren arabera etab. “festak diren bitartean ez du inporta alkohola edateak baina beste momentu batzuetan bada… Ikuspegi hauek, munduan dauden pertsonak adina desberdinak izan daitezke.
Droga legalak arrazoi desberdinak direla eta, gure gizarteak onartzen dituen substantziak dira, baina droga bat ez da legala hauek erabiltzen dituen pertsonak ez dituelako arriskurik izanen. Edozein droga kontsumitzeak, arriskuak dakartza, beti pertsonaren berezitasunak, testuinguruko elementuak eta substantzien ezaugarrien arabera, hauek murrizteko aukerak izango ditugu baina horrek ez du esan nahi arriskurik ez dagoenik.
Askotan ez ditugu kontutan izaten droga legalen kontsumoari lotutako arriskuak, edo hauek epe luzean bakarrik kokatzen ditugu, baina droga legalen kontsumoa oso zabaldua dago eta hauekin erlazionatutako arrisku eta kalteak oso nabarmenak izaten dira. Ikusi al duzu azken egunetan tabakoa edo alkoholaren kontsumoarekin erlazionatutako albisterik komunikabideetan?, hausnarketa egiten du Hegoak Elkarteak.
Legediarekin erlazionatutako arriskuak
Droga legalak erabiltzen dituzten pertsonek, baldin eta zein substantzia legal den, legearekin erlazionatutako arriskuak izan ditzakete; adinaren arabera, adin batzuetan debekatuta dago tabakoa erretzea, eta alkoholarekin jakina da gidatzerakoan tasa batzuk daudela eta horiek gainditzea isuna edo delitua izan daitekeela; trafiko sailak dioen bezala, “0,0 tasa ziurra”.
Bestalde, droga ilegalak erabiltzen dituen pertsonak, substantziaren kontsumoarekin erlazionatutako arriskuez gain; hala nola, konposizio ezezaguna, adulteratzaileen eraginak, dosia kontrolatzeko zailtasunak etab., gehitzen zaizkio ere arrisku legalak izateko aukera. Pertsona bakoitzak erabakitzen du zein arrisku izan nahi dituen eta hauek nola gestionatuko dituen.
Legalizazioa? ilegalizazioa?
Beharbada jendeak pentsa dezake errealitate honen aurrean bi konponbide daudela. Pertsona askok drogen legalizazioaren aldeko apustua egiten dute, horrela drogen erabilera kontrolatuagoa izango delako, trafikoarekin amaituko litzateke, ikerketa gehiago egin, etab. Beste asko ordea, ilegalizazioaren alde agertzen dira, izan ere, droga legalen erabilera oso zabaldua dago, eskuragarri dira orokorrean, kontsumo ez-arduratsuak ematen dira, edo jendeak ez ditu ongi erabiltzen…
HEGOAK heziketa prozesuen alde
Hegoak Elkarteak heziketaren aldeko apustua egiten du. Edozein ekintza, erabaki, erabilera, etab. Hausnarketa batekin lagunduta badatoz, ziur aski arrazoituagoa izango da, eta ekintza hori autonomian hezita dagoen pertsona batek hartu badu, askoz hobe! Erakusten baitu, gaitasun pertsonalak ditugun pertsonak garela eta ez dugula modu inkontziente batean jokatzen, baizik eta modu arduratsuan. Horrela, droga legalekin naiz droga ilegalekin, kontsumo arduratsua egiten badugu, arriskuak murriztuko ditugu, bai geuretzat (arrisku pertsonalak) zein geure ingurukoentzat eta substantziari dagokionean ere. Izan ere arduratsuak izanda, hauen inguruko informazio gehiago izan dezakegu Hegoak elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuei esker.
Heziketa prozesuen garrantzia drogen erabilera arduratsuan
Hegoak Elkartean lantzen diren prozesu hezigarrietan galderak egiteko trebetasunak sortuko du erantzunen bilaketa. Ez galderen erantzuna baizik eta bakoitzak bere buruari galdetu diezaizkiokeen kontuak, bakoitzak erabaki arrazoituak hartzeko eta hausnarketaren bitartez, drogen kontsumo arduratsuari ekin. Prozesu hezigarrietan murgiltzen garenean, hausnarketa bidea da guri buruz ikasi eta geure barnea hazteko.
Arauak eta mugak ulertu behar ditugu ere, eta hauek adostasunez erabakitzen baditugu denon artean, ziur ulertzea errazten duela, gainera, heziketa prozesuen bitartez, autonomia garatzen dugu eta horrela, bakoitza arduratzen da bere bizitzan egunez egun, hartzen dituen erabakiez.
Hala ere, droga legal eta ilegalen erabilerak, arrisku ezberdinak dakartzate, honenbestez, kontua ez da hori bakarrik, gakoa da pertsonaren berezitasunei begirada sakon bat botatzea bakoitzak eta gure testuinguruaren berezitasunak ezagutzea, horrela, jakinda zein arrisku izango ditugun eta horiek murrizteko zein baliabide jar dezakegun martxan.
Hegoak elkarteko aholkularitza zerbitzua
Informazio legala eta isunen prozesuetan aholkularitza ematen dute Elkartean, abokatuak ez dira baina hausnartu daiteke egoera legalen inguruan eta jende asko hurbiltzen da zerbitzu honetara bere egoeraren aurrean zein bide dauden ezagutzeko.
Edonola ere, irakurle hori, lege kontuetan aditua bazara, Hegoak Elkartean parte hartu dezakezu, oso lagungarria izan zaitezke!