2021-12-01
Sociedad - Gizartea

“Hazkunde bat egon da azkeneko urtetan, baina Udalak ez du ikusi nahi , eta bai Udalarekin harremanetan jartzeko, edo ta musika eskolan edo Lagunaken jardueretan aritzeko, ez dago ia aukerarik”

Mintxo Astizekin, Barañainen Euskaraz Bizi Nahi Dut dinamikaren bultzatzaileetako bat, solastu da Plazaberri.

Dinamikaren abiapuntu izan zen agerraldia. | Argazkia: Iván Delgado.

Azken asteetan zehar, Barañaingo hainbat lagun bildu izan dira herrian euskaldunon eskubideen aldeko dinamika bat pizteko. Mintxo Astiz dugu hauetako bat.

 

Kaixo Mintxo. Lehenik eta behin, kontaiguzu: Nor zara zu eta zer da dinamika hau?

 

Kaixo! Ni Mintxo Astiz naiz, Barañaingo biztanle euskaldun bat, eta dinamika honekin nahi duguna da erakutsi ze aukera gutxi ematen digun Barañaingo Udalak gure herrian euskaraz bizi ahal izateko.

 

Zure ustez, zein da euskararen egoera Barañainen?

 

Euskaren egoera Barañainen da Iruñerrian dagoen errealitatea, D eredutik atera ziren lehenbiziko ikasleak , gaur egun gurasoak direnak, eta haien seme-alabak euskaldunak dira. Berez , hazkunde bat egon da azkeneko urtetan, baina Udalak ez du ikusi nahi; eta bai Udalarekin harremanetan jartzeko, edo ta musika eskolan edo Lagunaken jardueretan aritzeko, ez dago ia aukerarik.

 

Zein da hau egitearen beharra? Zergatik dinamika hau orain?

 

Zergtaik orain? Udaleko platilla organikoarekin ikusi genuelako zenbait lanpostu elebidun desagertu behar direla, Lagunakeko atezaina esate baterako. Orain arte gutxi ziren euskarazko profila eskatzen zituzten postuak, eta beste hamaika postutatik kendu behar dute. Hau eta ez da bidezkoa.

 

Nola sortu zen dinamika eta zein izan da ibilbidea?

 

Hasieran ezagun batzuk elkartu ginen , eta batek helegite bat jarri zuen epaitegian. Gero lagun gehiago elkartzen hasi ginen , eta saiatu gara herrian alarma pizten, zenbait bileren bidez, biztanle euskalduengan. Salgai jarri genituen banderola batzuk "Barañainen euskaraz bizi nahi dut" leloarekin, eta prentsaurreko bat egin genuen egoera hau salatzeko.

 

Abenduaren 2an giza katea deitu duzue. Hitz egiguzu honen inguruan.

 

Herritarrak deitu nahi ditugu osteguneko giza katean parte hartu dezaten, Udalak ikus dezan ez gaudela ados bere euskara politikarekin, bigarren mailako biztanle gisa sentitzen baikara gure hizkuntza ezin dugulako erabili Udalarekin harremanetan jartzen garenean.

 

Eta, giza katearen ostean, zer?

 

Giza katearen ostean lanean jarraituko dugu euskara defendatzen ,eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzen.

 

Bukatzeko, zerbait gehiago gehituko zenukete?

 

Euskara dela euskaldun egiten gaituena gehituko nuke, eta helburu baino, komunikatzeko tresna bat izan behar dela.

Diseño y desarrollo Tantatic