Madrilen berriz Garbiñe Urra eta Ion Ziriza gazteak

Duela lau urte atxilotuak izan ziren Segi gazte antolakundearen kide izatea leporaturik eta orain sei urteko espetxe zigor eskaera egiten diete.

Ion Ziriza eta Garbiñe Urra atzo Madrilerako bidea hartzen.

Hasi da berriro ere Ion Ziriza eta Garbiñe Urra Barañaingo gazteen aurkako epaiketa.  Auzitegi Nazionalean epaituak izaten ari dira Segi gazte antolakundearen kide izatea leporatuta beste 34 gazteekin batera. Urriaren 14ean hasi zen epaiketa prozesu hau Madrilen. Bi gazteei sei urte espetxe zigor eskaera egiten diete.

Azaroaren 25 eta 26an, Poliziek deklaratzen jarraituko dute. 27an berriz gazteen lekukoak hasiko dira deklaratzen. Garbiñe Urraren lekukoak asteazkenean hasiko dira epailearen aurretik pasatzen eta Ion Zirizarenak abenduan. Epaiketaren hurrengo datak abenduaren 9, 10 eta 11ean izango dira.

Lau urte bete ziren atzo, Garbiñe Urra eta Ion Ziriza gazte barañaindarrak atxilotuak izan zirenetik herriko beste sei gazteekin batera. Garbiñe Urrak, bost egun Polizia Espainolaren eskuetan inkomunikatua eman ondoren, torturak salatu zituen.

Atzo, hainbat barañaindarrek kotxez lagundu zieten gazte hauei Gasteizeraino aldarrikapen kotxe karabana batean. Gasteizen, epaituak izaten ari diren beste herri eta auzo ezberdiñetako gazteekin elkartu eta Madrilerako bidea hartu zuten.

 

Itzulpena > Traducción

Se reanuda el juicio contra dos jóvenes de Barañain

Ion Ziriza y Garbiñe Urra están siendo juzgados hoy en la Audiencia Nacional en Madrid. Estos dos jóvenes fueron detenidos ahora hace cinco años acusados de pertenencia a Segi y el fiscal pide seis años de cárcel para cada uno de ellos.

Permanecieron cinco días incomunicados y Garbiñe Urra denuncio torturas a manos de la Policía Nacional.

Hoy y mañana declararán los policías y el miércoles 27 de noviembre tomarán declaración a los testigos de Garbiñe Urra. En diciembre será el turno de los testigos de Ion Ziriza. El 9, 10 y 11 de diciembre se reanudará de nuevo este macrojuicio en el que junto con estos dos jóvenes de Barañain se juzga a otros 34 jóvenes de diferentes barrios y pueblos.

Ayer, una caravana de coches en la que participaron vecinas y vecinos de Barañain, acompañó a los jóvenes hasta Vitoria-Gasteiz para desde allí tomar rumbo a Madrid junto con el resto de encausados en este macrosumario.

Diseño y desarrollo Tantatic