2014-05-05 Kultura · Cultura

10. Barañaingo Eguna ospatzeko egitarau zabala antolatu du Jai Batzordeak

Barañaingo Txistulariak omenduko dituzte beren 30. urteurrenean maiatzaren 23an.

Herri olinpiadak udal plazan. (Arg.: Jai Batzordea)

Aurtengo Barañaingo Eguna maiatzaren 31ean ospatuko da eta hamargarren edizio hau berezi egitari begira, Jai Batzordeak maiatzaren 19tik 31 bitarte hamaika kultur ekimen antolatu ditu herritarron artean harremanak estutu eta herri nortasuna aldarrikatzeko helburuarekin. Ekimenen artean besteak beste, argazki erakusketak, 30 urte betetzen duten Txistulariei omenaldia, pintxo pote astea, umeentzako herrikirolak, txapa tailerrak, “Gazta zati bat” dokumentalaren proiekzioa, bakarrizketa-terapiak, kontzertuak, dantza herrikoiak, kalea musikaz girotzeko kalejirak eta kopla txapelketa antolatu dira.

Maiatzaren 31a, ordea, egun handia izango da. Barañaingo Jai Batzordeak gogotik lan handia egiten ari du azken asteetan 10. Barañaingo Eguna prestatzeko. Goizean goiz, dianak, artisauak, dantza ikuskizunak, konpartsa, Bertso Eskolaren saioak, herri krossa edo kalejirak izango ditugu guztion gozamenerako. Eguerdian herri bazkaria izango da udal plazan, giro ederrean indarrak hartu eta egunari alaitasunez heltzen jarraitzeko. Urtetik urtera, bazkariko txartelak lehenago amaitzen dira eta parte hartzea handituz doa. Aurten, udal plazan izango da eta txartelak 16€gatik Akelamendi, Iratxo eta Kaioa tabernatan egongo dira salgai.

Arratsaldean, gazte olinpiadekin herritarren eta bereziki gazteen partehartzea bultzatzea izango da helburu. Ondoren, BaraBatu Barañaingo Batukadaren erritmoaz eta jauzien dantzekin ipurdia mugitzeko aukera izango dugu txikiei aurpegia margotzen dieten bitartean. Ttanttaka taldearen dantzaldia goizeko 3:00ak arte luzatuko da eta tartean zezen suzkoa eta larraindantza izango dira.

Egitarau osoa:

Maiatzaren 19-23
Argazki erakusketa kultur etxean.

Maiatzak 23
19:00 Omenaldia Txistulariei, Kultur-Etxean.

Maiatzaren 26-31
Pintxo astea.

Maiatzak 26
17:00 Umeentzako herri kirolak + txapa tailerra udal plazan

Maiatzak 27
19:00 “Gazta zati bat” dokumentala Kultur-Etxean

Maiatzak 28
19:00 Bakarrizketerapia Baltziskuetaren eskutik "6 marrazki eta 7 aholku"  Haizean

Maiatzak 29
19:30 Kontzertua udal plazan

Maiatzak 30
19:00 Dantza herrikoiak udal plazan + kalejirak trikitilariekin, albokariekin, dultzaineroekin… eta 19:30 kopla txapelketa

Maiatzak 31

10:00 Dianak txistulariekin, albokariekin, joaldunekin, gaitariekin.
10:00 Artisauen postuak.
11:00 Ikuskizuna Hariztirekin, bertso eskolarekin, Barañain kantuzekin eta konpartsarekin.
12:00 Herri krosa.
13:30 Kalejira trikis, Kantuz, Konpartsa.
14:30 Herri bazkaria (txartelak salgai Iratxo, Akelamendi eta Kaioan 16€).
17:30 Gazte olinpiadak.
17:30 BaraBatu batukadaren emanaldia.
18:30 Jauziak.
18:30 Umeentzako aurpegi margoketa.
19:30-21:30 Dantzaldia Ttanttaka taldearen eskutik.
21:30 Larraindantza eta ondoren zezen suzkoa.
23:30-03:00: Dantzaldia Tanttaka taldearen eskutik.

Itzulpena > Traducción

La Comisión de fiestas organiza un amplio programa para festejar el 10º Barañaingo Eguna

Exposición fotográfica, semana del pintxo, deporte rural infantil, talleres de chapas, proyección del documental "Gazta zati bat", monólogos-terapia, conciertos, danzas, kalejira musical, concurso de coplas y el homenaje que este año dedican a los txistularis de Barañain que cumplen 30 años en 2014, son algunos de los actos organizados por la Comisión de Fiestas para las semanas previas al 31 de mayo, día en el que se celebrará el décimo Barañaingo Eguna.

Por su parte, para el día 31 se han organizado una variedad de actividades entre ellas las dianas, el mercado artesano, espectáculo de danzas, Barañain Kantuz, Comparsa de Gigantes y Cabezudos, bertsos, cross popular, kalejiras, comida popular, olimpiadas jóvenes, batucada, jauzis, talleres infantiles para pintar la cara, bailables con Ttanttaka, baile de la Era y toro de fuego.

Todo el programa de actividades previsto:
 

19-23 de mayo
Exposición fotográfica en la Casa de Cultura.
23 de mayo
19:00 Homenaje a los txistularis en la Casa de Cultura.
26-31 de mayo
Semana del Pintxo.
26 de mayo
17:00 Deporte rural infantil y taller de chapas en la Plaza del Ayuntamiento.
27 de mayo
19:00 "Gazta zati bat" proyección en la Casa de Cultura
28 de mayo
19:00 Monólogos - terapia con Baltziskueta en Haizea (euskara)
29 de mayo
19:30 Concierto en la Plaza Consistorial
30 de mayo
19:00 Danzas populares en la Plaza Consistorial y kalejira con trikitilaris, alboka, dulzaineros. A las 19:30 concurso de coplas.
 

31 de mayo
10:00 Dianas con txistularis, alboka, zanpanzar y gaiteros.
10:00 Mercado artesano.
11:00 Espectáculo con Haizea, escuela de bertsolaritza, Barañain Kantuz y Comparsa de Gigantes y Cabezudos.
12:00 Cross popular.
13:30 Kalejira con trikitilaris, Kantuz y Comparsa.
14:30 Comida popular (ticket a la venta en Iratxo, Akelamendi y Kaioa, 16 euros)
17:30 Olimpiadas jóvenes.
17:30 Actuación de la batucada BaraBatu.
18:30 Jauzis.
18:30 Taller infantil para pintar la cara.
19:30 - 21:30 Bailables con Ttanttaka.
21:30 Baile de la Era y después Toro de fuego.
23:30 - 03:00 Bailables con Ttanttaka.

Diseño y desarrollo Tantatic