Euskaraz, herrian eta familian Alaitz Ikastetxe publikoan
Martxan da 2017-2018 ikasturterako aurre matrikulazio Kanpaina. Aurre inskripzioa otsailaren 1etik 7ra egin daiteke eskatzen diren ziurtagiriak aurkeztuta, gainera urtarrilaren 25ean ate irekiak izanen dira ikastetxea ezagutzeko arratsaldeko 16:40etan
Ikaskuntza kooperatiboan buru-belarri murgildu da Alaitz ikastetxea, irakasleen formazio bereziaren bitartez. Proiektu berritzaile honen bidez eskolako kide guztiek parte hartzen dute eskolako eguneroko lanean, talde-lanari indarra emanez, ikasle bakoitza eta ikasleri osoa izan dadin garrantzitsua. Ikasleek hiru hizkuntzatan jasoko dute baloreetan oinarritutako hezkuntza, kulturaren transmisioa eta aniztasunaren aberastasuna, euskara izanik guztiaren eragilea.
D ereduko ikastetxe publikoa da Barañaingo Alaitz eskola. 35 urteko esperientzia dute hezkuntza eleanitzean, hizkuntzan murgiltzeko pedagogian oinarrituta. Horrela, ikasleek gaitasunik onenak bereganatzen dituzte Nafarroako bi hizkuntz ofizialetan (euskaraz eta gaztelaniaz), baita atzerriko hizkuntzan ere (ingelesez). Hori betiere, haurraren ingurunean, gertu, familia giroan.
Alaitz ikastetxeko materiala eta giza baliabideak ezin hobeak dira lan hori baldintza onenetan egin ahal izateko. Esperientzia eta prestakuntza handia duen irakasleria egonkor batekin eta primerako instalakuntzetan.
Helburuak
Alaitz Ikastetxe publikoak helburu jakin batzuk izanen ditu. Besteak beste, hiru hizkuntzetan ikastea, emaitza akademiko onak sustatzea, baloretan oinarritutako hezkuntza bultzatzea eta horrekin batera kulturaren ohiturak eta usadioak transmititzea. Hau dena, lagun arteko giroan egiteko asmoa helarazi nahi dute, baina ingurutik atera gabe.
Proiektuaren indarguneak
- BIZIKIDETZA: Bizikidetzarekin zerikusia duten esparru guztiei arreta berezia eskaintzen diote. Horren eraginez, ikastetxeko giroa bikaina da lan hori egiteko.
- ANIZTASUNAREKIKO ARRETA: Haur guztien ezaugarri eta hezkuntza beharrak aintzat hartzen dira, eta horien arabera egiten zaie jarraipena eta arreta berezia ematen zaie.
- IKASKUNTZA KOOPERATIBOA . Irakasleria osoa dago proiektu berritzaile honetan buru-belarri sartuta, ikasle guztiek talde lanean egiten duten lana eta ahalegina sustatzeko. Proiektu honi esker eta ekimen zehatz batzuen bidez, IKASLERIA OSOAK parte hartzen du gelako eguneroko lanean, eta ikasle bakoitzak sentitzen du proiektuan inportantea eta balio handikoa dela.
Alaitz ikastetxe publikoaren proiektua sakonean ezagutu nahi bada, bertan bisita egiteko aukera dago. Zuzenean bertara joanez edo aurrez hitzordua eginez, 948286015 telefonora deituta edo honako email helbidean: cpalaitz@educacion.navarra.es. Ikastetxearen web orrialdea eskuragarri dago, alaitzikastetxea.educacion.navarra.es. Aurkeztu beharreko dokumentazioaren berri ikastetxean emanen dute.