2015-01-18
Urbanismo - Hirigintza

Goazen ibilbide batera Barañaingo 'Lakuaren' parkera

Lekuko zuhaitzen gida bat

Utzita
1. Astigar zorrotza, Acirón,
Acer platinoides
Astigar honetako hostoak antza handia du platano arruntaren hostoarekin. Lakuko parkean bi barietate aurki ditzakegu: bata, hosto granateekin, eta bestea, udazkenaren ohiko kolorazioa hartzen duena: berde koloretik hori eta gorri bizietara, erori aurretik. 
 
2. Txinako zaboi-arbola, Jabonero de la China,
Koelreuteria paniculada
Asiako espezie hau oso erabilia da lorezaintzan, neurrizko tamaina baitu eta hartzen dituen udazken-koloreengatik (hori biziak). “Faroltxoak” ere deitzen zaie, bere fruituen itxura bereziarengatik, eta ohikoa da karriketan ilara aurkitzea. 
 
3. Sekuoia erraldoia, Secuoya gigante,
Sequiiadendron giganteum
Munduko zuhaitz altuenetariko bat da. Bere altuera, 100 metrorainokoa, eta bere azala, biguna eta zuntz ugarikoa, Kaliforniako erraldoi honen ezaugarri nagusiak dira. Espezie honen ale bat, “Sherman jenerala” izenekoa, planetan dagoen bolumen handieneko izaki biziduna da (2.000 tonatik gora).
 
4. Artelatza, Alcornoque, 
Quercus suber
Bertako espezie hau balio apaingarri handikoa da. Bere azal lodi eta zimurtsutik artelazkia edo kortxoa ateratzen da, 9 eta 14 urtetan behin. Artelatzari, batez beste, 18 aldiz kendu ahal zaio azala bere bizitzan, eta horrek ez dio inongo kalterik egiten. 
 
5. Artea, Encina,
Quercus ilex
Mediterraneo Aldecoa, hosto iraunkor eta larrukarakoa da zuhaitza, eta oso hedatua dago nafarroako Erdialdean eta erriberan. Balio handiko espezie apaingarria da, kalitateko egur eta ikatza egiteko eta abereei bazka emateko erabiltzen zena antzina.
 
6.  Pagoa, Haya, 
Fagus sylvatica
Bertako espezie hau 30 metrotatik gora hazi daiteke. Irati basoa Europan dauden pagadi zabalenetariko bat dugu, hain zuzen. Pagoa oso estimatua da itzal handia ematen duelako eta bere egurraren kalitatearengatik, zurgintzan eta ebanisterian oso erabilia baita. 
 
7. Masustondo zuria, Morera,
Morus alba
Europan sartu den espezie hau lur zabaletan landatu da zeta-harra hazteko. Maruga zuriaz gain, txertaketa bidez Portu daitezkeen barietatetako bat ikusi dezakezu pare honetan: kagayamae delakoa, hosto lobulatukoa eta eite txikiagokoa. 
 
8. Zilar-astigarra, Arce plateado,
Acer saccharinum
Ipar Amerikatik heldutako zuhaitza da. Bereizerditik ateratzen den zuku azukredunetik astigar xarabe famatua ekoizten da. Ipar Amerikako indioek aurkitu zuten azukrea produzitzeko modu hau: astigar espezie honetako eta beste batzuetako hostogarapenean zehar kimuek ateratako azukrea. 
 
9. Nekosta soildua, Ciprés de los pantanos, 
Taxodium distichum
Espezie honek bi ezaugarri berezi ditu. Alde batetik, konifera erorkorra da (eta horrelako gutxi daude), eta, bestetik, udazkenean hostoak galdu arren, nekosta hau inguru zingiratsuetan bizi ohi da, arnasa hartu ahal izateko ateratzen dituen aireko sustraiaei esker (neumatoforoak). 
 
10. Nootka nekosta, Ciprés de Nootka,
Chamaecyparis nootkatensis
Bere jatorria ipar Amerikako ozeano bareko kostan dago, Alaskatik Kaliforniaraino. Lakuan dagoen “dilindari” barietateak ia horizontalak diren adarrak ditu, eta horrek oso itxura berezia ematen du (hosto gortinak bezala erortzen baitira). 
 
11. Urbi dilindaria, Abedul,
Betula pendula
Europan oso hedatua dago espezie hau. Papiro itxurako azal zuriak, adinarekin zartatzen denak, espezie honek toki egizkitsuetara 8eguzkiak luze eta gogor jotzen dituen tokietara, gaitera) egokitzeko duen gaitasuna azaltzen du. Gainera, zuhaitz honetako azaletik azido azetilsalizilikoa, aspirinaren osagai nagusia dena, ekoizten da. 
 
12.  Zeta arbola, Árbol de la seda, 
Albizia julibrissin
Asiatik heldu zaigu espezie hau. Oso adar luzeak, askotan konkortuak, eta hostotza dotorea du. Parke eta lorategietan landatzen da bere loraketa ikusgarriarengatik; izan ere, zuhaitz honetako lore arrosak, fin eta luzangak, borla itxurako buru biribilduetan elkartzen dira. 
 
13. Haritz kanduduna, Roble, Quercus robar
Europa osoan hedatua, luze-luze bizi daiteke (1.400 urte ere) espezie hau. Askotan, zuhaitz honetako hostoek kolore biziko kuku-sagarrak dituzte, intsektu mota batzuen ziztaden eraginez. Antzina, tinduak ekoizteko erabiltzen ziren kuku-sagarrak.
 
14.  Lizar hototxikia, Fresno de Castilla, 
Fraximus angustifolia
Lizar espezie hau foliolo estuagoak dituelakoberezten da lizar arruntetik. Eskualde mediterranearreko mendebaldetik hedatzen da, haran-hondoetan eta ibaien erriberetan sakabanatuta. 
 
15.  Intxaurrondoa, Nogal, 
Juglans regia
jatorriz europako hego-ekialdekoa da, eta erromatarrek sartu omen zituzten Iberiar penintsulara. Intxaurrak biltzeko erabiltzen ziztuzten, oso estimatuak zirelako, elikadura balio handikoak baitziren. Intxaurrondoetako sustraiek substantzia batzuk sorteen dituzte, gainerako espezieak aldamenean haztea oztopatzen dutenak, konpetentzia gutxituz horrela. 
 
16. Sagarrondo arrunta, Manzano común,
Malus pumila
Zuhaitz txiki hau, altuetan 10 metro artekoa izan daitekeena, gehien landatzen fruta-arbola da. Arrazoihorrengatik hamaika barietate daude. Fruituak itxura askotakoak izan daitezke, gozoak edo mingotsak, eta kolore gama handia erakusten dute: berdea, horia, gorria. 
Diseño y desarrollo Tantatic