legalizazioaren inguruan hausnarketan
Azken egunetako berri nagusietako bat da Kanadan marihuana ekoiztu eta kontsumitzea libre izango dela berehala, eta gai hau izango dugu hizpide artikulu honetan.
Urriaren 17tik aurrera Kanadan erabat libre izango da kalamua ekoiztea eta kontsumitzea, osasuna artatze bezala, eta baita aisialdirako ere. Ez da cannabisa despenalizatu duen lehen herrialdea izango (2013an egin zuen urrats hori Uruguaik, AEBetako bederatzi estatutan libre da, 29 herrialdetan erabilera terapeutikorako baimentzen da...) baina bai handiena. Eta dagoeneko ondorio ekonomiko batzuk ere hasi da erakusten, belarrarekin lotutako negozioen beroaldeiarekin.
Droga debekuaren politika ez da eraginkorra izan
Gaur egungo substantzia ilegalen gehiengoa, XIX. mendean patentatuak izan ziren botikak dira. Dagoeneko ezagutza zabala da substantzien egoera legala edo ilegala ez da oinarritzen hauek osasunean eragin ditzaketen arrisku eta kalteetan.
Produktu Legalek, beren egoera legal honetan, kalitatearen kontrola ahalbidetzen dute, ikerketak egitea, lortzeko erraztasunean mugak jartzea, arriskuen inguruan azalpenak jasotzea, eta ekoizleei azalpenak eskatzea. Esaterako, Alkohola substantzia legala da eta 34.000 heriotza eragiten ditu urtean estatu espainiarrean eta tabakoak 85.000. Hauen heren bat osatzen duten gainontzeko droga ilegalak, izatez, kopuruz askoz gehiago dira, eta hori dela eta, hauen kontsumoa 100 aldiz biderkatu beharko zen, baina hau ez da horrela, hots, hauen kontsumoa ez da substantzia legalen kopuruetara hurbiltzen eta droga horiekin erlazionatutako heriotzak, gutxiago dira, substantzia legalekin alderatuta.
Substantzia ilegalak kontsumitzen dituztenen artean, 10%k onartzen du mendekotasuna diela, baina portzentajea handiagoa da hauekin erabilera ez arduratsuak egiten dituztenak.
Bestalde, zenbait landarerekin erabilera anitzak egin daitezke, esate baterako, Kannabisa erabili daiteke elikagai gisa, ehunak arropak egiteko, erabilera terapeutikoak egin eta orain arte ez dira erregistratu honen kontsumoarekin erlazionatutako heriotzak, izatekotan tabakoaren kontsumoaren ondoriozkoak dira.
Debekuaren politika, zeintzuk dira honen ondorioak?
90. hamarkada arte hau izan da hizpide estatu gehienetan, drogarik gabeko mundu bat lortzea. Medikuntzan oinarrituta dago eta lege errepresiboa indartu da Osasun Publikoaren arloan. Debekuaren politika eraginkorra balitz, eskaintza eta eskaria murriztuko zitekeen, baina cocaina eta anfetaminen kontsumo per capita munduan, nagusiena da AEBn, hots, debekuaren politika zorrotzena duen herrialdea. Zer dela eta?
Drogen aurkako gudak, gatazka armatuak eta biolentzia sortzen ditu mundu mailan.
Debekuaren politikak duen ondorio zuzenetako bat da adulterazioa, izan ere kalitate kontrolik ez denez, substantzien purutasuna aldakorra da eta gizartearen eta politikaren egoerari lotuta aurkitzen ditugu substantzien analisirako zerbitzuan aizuntzaile kopuru aldakorrak. Hegoak Elkartean joera desberdinak aztertu izan ditugu kalitateari dagokionean, ez dira kontrolatzen merkatura iristeko baldintzak eta honek baldintza zuzena izan ohi du. Inkautazio handiak egiten direnean baliteke merkatuan eta denboraldi batez adulteratzaileen kopurua handitzea, izan ere, diru galerak konpentsatu nahi dira azuntzaileekin. Eta substantzia ilegalak erostea arriskutsua izan ohi denez, modu kontzentratuagoan egiten da honek dakartzan arriskuak areagotuz.
Substantzia ilegalak kontsumitzen dituztenen artean ere, estigmatizazio soziala nabarmentzen da eta politika batzuen ondorioz kontsumoarekin erlazionatutako zenbait kalte zuzen ere. Espainiar estatuan kartzelaratutako gehiengoa, drogekin erlazionatutako delituen ondorioz da, zein eragin ote du kartzela zigor batek pertsona baten osasunean?
Interakzioen ikerketak ez dira egiten ezta arriskuei dagozkien ikerketak ere, beraz informazioa ez da inolaz ere fidagarria izaten. Orkorrean ez dugu informazio zehatzik, edo hau nahasia da eta honekin lotuta arrisku murrizketa hizpide dugun elkarteok, ikerketa etengabean aritzen gara informazio zuzena helarazteko, adin tarteen arabera egokituta, eta hau modu eraginkor batean hausnartua izan dadin, hezkuntza prozesuen bitartez.
Politikek bi lehentasun izan behar dituzte hizpide: Osasun publikoa eta giza eskubideen eta eskubide sozialen bermea
Debeku politikek drogen kontsumoaren fenomenoa modu bakar batean aztertzen dute; substantzia da erdigunea eta hauek kaltegarritzat ematen dira. Askotan landu dugunez, “drogak substantziak dira eta hauen kontsumoak, gure organismoan efektu batzuk dakartza, baita arriskuak ere.” Kontutan hartu behar da drogen erabileran erlazio ezberdinak izan daitezkeela, mendekotasunaz gain, kontsumo arduratsua, erabilera puntualak, gehiegikeria puntualak, ez kontsumoa… eta hau da gai nagusia plazer eta arriskuen artean.
Giza eskubideei dagokionean, koherentzia bilatu dezakegu politika orokorra eta norbanakoaren eskubideen artean?
Kontsumo mota guztiek ez dute besteengan kalterik sortzen, kontsumo arduratsu batekin eta arriskuak murrizteko jarraibideekin, onartutzat ematen ditugun edozein jokaeraren antzekoa izan daiteke droga kontsumoa. Hots, gizartean pertsona batek egin duen erabilerari lotuta sortzen diren kalteak ez dira droga kontsumoagatik sortzen, bereziki zerikusia dute pertsonaren ezaugarriekin eta bakoitzak dituen baliabide sozialekin.
Legalizazio prozesuak gaur egun
Ekoizpenarekin lotutako debekuak badirudi ez direla eraginkorrak eta merkatuaren liberalizazioa ere ez da eragingarria. Ez dira ezagutzera ematen kontsumoan gehiegikeriak izatearen arriskuak, eta ez da testuingurua kontutan hartzen kontsumoaren fenomenoan. Hau okerrago balitz, pertsonari ez zaio garrantzia ematen gizartearen aurrean. Azken berrietan agertutako legalizazio prozesuen harira, aztertu dezakegu lurralde bakoitzean parte hartzen duten pertsonen errealitatea kontutan izan behar dela eta horrela tokian tokiko neurriak ezarri, jendearen partaidetza izanda hizpide, jakin badakigulako debekuaren ondorioak inolaz ere ez direla eraginkorrak. Hortaz, badirudi erregulazioa nabarmentzen hasi dela, nolabait jarraipena egiteko intentzioarekin merkatuko baldintzetan; kalitatearen kontrola ekoizpenetik banaketaraino, erabileren inguruko informazioari eutsiz eta arrisku eta kalteen inguruan hausnarketa prozesuetatik habiatuz.
Prebentzioan eredu eraginkorra: Arrisku murrizketa
Ingalaterran 1980n sortu zen eta beregain hartzen ditu estrategia antolatuak, elkarlotuak, droga kontsumoak kalterik izan ez dezan kontsumitzailearentzat eta gizartearentzat. Ikuspegi honetatik, kontsumitzaileentzat osasun arloko kalteak ekidin nahi izateaz gain, kalte ekonomikoak eta arrisku legaletan murrizketa sustatzen du, hurbileko testuinguruarentzat eta gizarte orokorrarentzat. Eredu honetatik, fenomenoa modu multidimentsional batetik azrtertzen da eta horrela kontutan hartzen da susbtantzia beraz gain, erabakiak hartzen dituen pertsona eta hau bizi den testuingurua, horrela azalduz, dorgekin izan daitezken erabilera anitzak eta hauekin erlazionatutako arriskuak murrizteko baliabideak bakoitzaren plazer eta arriskuen orekatik.
Substantzien erabilera errealitate bat izan da, gaur egun da eta izango da ere bai aurrerantzean, hortaz, abstinentzia ezinezkoa da. Pertsonekin hezkuntza prozesuak lantzen dihardugu, bakoitzak bere kontsumoa antolatu dezan eta erabaki arrazoituak har ditzan, ezagutza konkretuetan oinarrituta.
Zeintzuk ote dira legalizazioaren ondorioak?
Esku hartzeak eta politikak, erabiltzaileen beharretara egokitu behar dira, eta gure gizartean legalizazioa izatekotan, testuinguruaren ezaugarrietara egokitu behar da, horretarako gizarte orokorrarekin partaidetza prozesuak landu behar dira, ikuspegi desberdinak bateratzeko, neurri egokiak hartzeko azken batean. Ezagutzak zabaldu, jarrera malguak sustatu, eta zenbait erabilera arriskutsuak direla onartzea ekarriko luke, baita kontsumitzaileek beren osasuna zaintzea ahalbidetuko luke izan ere hau posible zitekeen modu onartu batean.
Erregulazioak jarraipena bermatuko luke merkatuko baldintzetan, kalitatearen kontrola ekoizpenetik banaketaraino eta ikerketa fidagarriak egitea, bai substantziaren efektuei dagokionean zein honen kontsumoari lotutako arriskuetan.
Legalizazio prozesuak landuko balira, instituzioetatik erabiltzailearenganako hurbiltzea ekarriko luke eta ez alderantziz, profesionalen artean, erabiltzaileen artean eta gizarte orokorrarekin elkarlana baimenduz.
Aldi berean osasunaren gaineko hezkuntza lantzea posible litzateke eta norberak bere ardura propioa izatea; bere osasunaren zainketan, plazer kudeaketan eta erabakiak hartzeko moduetan, bestalde, droga bakoitzak eta honekin egiten den erabilera bakoitzak arrisku zehatz batzuekin lotzea ekarriko luke.
Normalizazioa plan globala bezala, lurralde bakoitzean parte hartzen duten pertsonen errealitatea kontutan izan behar da eta horrela tokian tokiko neurriak ezarri, jendearen partaidetza izanda hizpide, kalitatezko aisialdi zerbitzuak sortu eta arrisku murrizketa fenomeno hau ulertzeko filosofia.
Alkohola eta tabakoarekin normalizazioa eman da eta hauen egoera legala ez da hezkuntza prozesuetan landu, beharbada izandako akatsak zuzentzeko ez gatoz berandu.