Aurrematrikulazio epea irekitzen da bihar
160 familia inguru erabakiko dute otsailaren 20tik 26ra non matrikulatu beren seme-alabak
3 urteko 160 haur inguru erroldatuta daude Barañainen eta datorren ikasturtean hasiko dituzte ikasketak haur eta lehenengo hezkuntzako ikastetxe batean. Askok herrian bertan matrikulatuko dira eta izena aurretiaz emateko epea irekiko da bihar, otsailaren 20an, eta horrela mantenduko da datorren otsailaren 26a arte, 14:00ak arte.
Familiek aurrrematrikulazio inprimakia sinatua aurkeztu beharko dute eta horrekin batera hainbat dokumentu: 2014ko erroldatze ziurtagiria, tutore legalen NANaren kopia, familia liburuaren kopia, haurraren osasun txartelaren fotokopia eta baita txertoen fotokopia. Horretaz gainera, baremazioa osatzerakoan puntu gehiago jaso nahi izatekotan, aukeran aurkeztu daiteke 2012ko errenta aitorpenaren fotokopia konpultsatua, familia ugarien liburua eta haurraren edo senide baten ezintasun ziurtagiria. Era berean, erreserba plazak aukeratzekotan Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko txostena aurkeztu beharko dute.
Baremoa
Nafarroako Gobernuaren araudian agertzen denez, puntu gehiago jasotzen dute eskolan anai-arreba edo gurasoren bat lanean duten ikasle berriek (4 puntu, eta beste puntu bat anai-arreba bakoitzagatik). Baita beste 4 puntu jasotzen dute Iruñerrian bizi diren haurrek -bi puntu ematen dizkiete Nafarroako beste zonalde batean bizi direnei-.
Kriterio hauek erabakigarriak ez badira orduan aplikatzen dira errentaren kriterioa – 1,5 puntu likidazio oinarrien batura 8.979,60 euroren berdina edo baxuagoa bada eta 0,5 puntu kopuru horren eta bikoitzaren artean badago- eta ezintasun ziurtagiria – haurrarena bada 2 puntu eta guraso edo anai-arrebena 0,5 puntu-.
Azkenik horrela ere erabakigarria ez bada, puntu bat ematen da familia ugaria izateagatik, 0,5 puntu familiaren etxearen posta kodea eta ikastetxearena berdina izateagatik eta beste puntu bat eskolak erabaki dezakeen beste kriterio batengatik –aurrez Eskola Batzordeak onartutakoa eta argitaratua-. Azkenik, berdinketarik balego eta plazarik ez, zozketa bat eginen da.
Hala ere, ez dirudi arazoa izango dutenik familiek. Ikastetxeek bi klase eskaintzen dituzte eta klase bakoitzeko 25 ikasle inguru behar dituzte.
Itzulpena > Traducción
Se abre mañana el periodo de preinscripción
Desde mañana día 20 hasta el 26 de este mes a las 14:00 las familias berinianensas con hijos e hijas en edad escolar de 3 años a 11 años podrán prematricularlas en el centro que deseen.
No parece que vayan a tener problemas a la hora de tener plaza en el centro solicitado. Sin embargo a la hora de baremar las solicitudes, la mayor puntuación reciben quienes tengan hermanos y hermanas en el centro o alguno de sus progenitores trabaje en él. También reciben mayor puntuación (4 puntos) quienes estén empadronados en la Comarca de Pamplona.
Si estos criterios no bastan, también puntúa poseer una minusvalía reconocida o un nivel de renta particular, elementos para los que las familias pueden aportar la documentación necesaria (optativa). También es optativo aportar el carnet de familia numerosa, pero sólo puntuará cuando los anteriores criterios no sean suficientes para dirimir los empates.
La documentación obligatoria es: la solicitud de preinscripción firmada, el volante de empadronamiento y las fotocopias del libro de familia, de los DNI de los tutores legales; de la tarjeta sanitaria y de la cartilla de vacunación. Asimismo, los centros pueden solicitar más información sobre el futuro alumno o alumna (cuestionarios, etc.)