Herri Harresitik balorazio positiboa egin dute egindako lanaren inguruan

Lanean jarraituko dute datozen hilabetean herriko beste bi gaztek epaiketa baitute

Astelehenean batzarra egin zen Udal Plazan (Argazkia: Plazaberri)
Herri Harresitik balorazio positiboa egin dute maiatzetik hona egindako lanaren inguruan, «Luis eta Xabi gurekin ez badaude ere, lortu den indarra eta egin diren jarduerak izan duten erantzuna oso positiboak izan dira», adierazi zuten astelehenean egindako herri batzarran. Bertan parte hartutakoek nabarmendu zuten ekimen honek iritzi askotariko pertsonak batzea lortu duela eta pertsona hauek aurrerapausu garrantzitsua egin dutela elkartasunetik konpromisora bidea eginez. 
 
Era berean, lanean jarraituko dutela adierazi zuten ekimeneko kideek, Garbiñe Urra eta Ion Ziriza barañaindarrak gazte mugimenduaren aurkako 26/11 sumarioan epaituak izaten ari direlako, abendura arte luzatuko den prozesuan. 
 
Era berean, Barañaingo Bildu eta NaBaitiko Consuelo de Goñi balorazio positiboa egin zuten. Bi alderdietako ordezkariak izan ziren Nabarrerian igandean. Consuelo de Goñiren iritziz (NaBai) igandekoa desobedientziaren indarraren erakuslea da. «Hori da aurrerantzean egin behar dena eta horrelako ekintza baketsuak bake prozesua laguntzeko oso baliagarriak dira», uste du. Barañaingo Bilduren iritziz, azken hilabeteko «lan solidario eta kolektibo ikaragarriak» eta igandeko ekintzak erakusten dute «horrelako ebazpen judizialek gure herrian eragiten duten gaitzespena». Era berean, indarkeriaren erabilpenarekin, isunekin eta debekuekin Espainiako Estatua «ebidentzian» geratzen dela uste dute eta Barañaingo UPN eta PSNren jarrera kritikatu dute, «gatazka konpontzeko funtsezko momentu honetan oztopoak baino ez dituztelako jartzen».
 
Iruñerriko balorazioa
Asteartean bertan Eleak eta Iruñerriko Herri Harresia mugimenduak egindako prentsaurrekoan ere modu positiboan baloratu zuten gaur egun arteko lana. «Orain arte normaltzat hartzen genituen egoerak aldatzea izan da herri borroka honen lorpen nagusia», adierazi zuen Zigor Olabarraiak Eleak mugimendutik. Haren ustez, duela bi urte Luis Goñi «ziurrenik bere kabuz joango zen espetxera, edo Poliziak atxilotuko zuen, anonimotasunean eta lekukorik gabe», eta igandeko Aske Gunearkin,  «milaka pertsonaz inguratuta zegoen, eta denok prest geunden gure gorputzekin babesteko eta atxilotzea eragozteko». Maider Caminos, Herri Harresiko kideak ere «hau etorkizunerako gure apostua dela» adierazi zuen astelehenean Nabarrerian egindako prentsaurrekoan, eta «giza harresiaren lana kriminalizatu nahi izan dutela» kritikatu zuen, bai eta poliziak Goñi eramateko operatiboan erabilitako indarkeria ere.
 
Isunak
Asteleheneko Barañaingo batzarrean Luis Goñi eta Xabier Sagardoiren kasueen inguruan 13 herritarrek isunak jaso dituztela aurreratu zuten Herri Ekimenatik. Horietatik lau Xabier Sagardoieren harrera egunean identifikatutako lau pertsonek jaso dituzte; beste lau isun Goñi eta Sagardoien aurkako sententzia jaso zeneko egunean egindako protestarekin erlazionatuta daude eta beste bost isunak Gaztainondo plazan abuztuan egindako prentsaurrekokoa k dira. Osotara, isun guztien batuketa 5.000 euro baino gehiago direla adierazi dute Herri Ekimenatik.

Itzulpena > Traducción

Herri Harresia valora positivamente el trabajo realizado

A juicio de esta iniciativa, la valoración se fundamenta en el hecho de que ha logrado concitar a personas con diferentes puntos de vista, «muchas de las cuales han dado el paso de la solidaridad al compromiso». Asimismo, destacan que «aunque Luis y Xabi no estén entre nosotros, la fuerza que se ha logrado con el trabajo realizado es muy positiva y servirá para el futuro», y recuerdan que esta semana ha comenzado un juicio en el que están juzgando a 40 jóvenes por participar en el movimiento juvenil, entre quienes se encuentran dos jóvenes de Barañain, Garbiñe Urra y Ion Ciriza. Asimismo, en la asamblea realizada el lunes en la Plaza del Ayuntamiento de Barañain, anunciaron que en el último año, desde la excarcelación de Xabier Sagardoi y en relación al Herri Harresia han resultado multadas 13 personas, sumando el total a más de 5.000 euros.

Diseño y desarrollo Tantatic