2017-03-31
Sociedad - Gizartea

Drogen analisi zerbitzua Nazio Batuen Erakundean

Arrisku eta kalteen murrizketan lanean diharduten elkarteek, drogen politika publikoen euskarria eta egokitzapena eskatzen dute. Horrela sortu da International Drug Checking day, edo substantzien analisi zerbitzurako nazioarteko eguna gaur ospatzen da.

Argazkia: Hegoak Elkartea

HEGOAK ELKARTEA. Aldarrikapen honekin eskatzen da, drogen analisirako zerbitzuen garrantzia eta beharra, izan ere, NBE-k bere 60. saioa antolatu du martxoaren 13 eta 17rako Vienan (Austria). Eta horren harira, elkarte desberdinek paraleloan sortu dute “Drogen analisirako zerbitzuak: osasun publikoa eta segurtasunaren hobekuntzan”.

Droga-kontsumoa izan da, gaur egun ere izaten da eta ezin da ukatu errealitate sozial aldakorra izango dela, horregatik ikerketa eta birziklatze jarraituaren beharra du, kontsumoarekin erlazionatutako arazoen prebentzioan lan egin nahi bada.

Horregatik, arrisku eta kalteen murrizketaren estrategiaren funtsezko garrantzia goraipatzen da, eta Osasun Publikoaren  prebentzio-abordatze guztietan integratzea beharrezkoa iruditzen zaie,  prebentzio eredu globalagoa denez gero, baimentzen eta errazten du arrisku-egoeran dauden taldeenganako hurbilketa eta gertutasuna.

Ikuspegiak

Ikuspegi hau aurreratzen da kontsumoarekin erlazionatutako arazo larrietara, eta arazo hauek aurkezten ez dituzten pertsona kontsumitzaileekin lan egiten dute, izan ere, osasuna zaintzeko baliabideei buruzko informazioa eskatzen dute. Substantzia ilegalen kontsumitzaileen populazioa ere, arduratzen eta interesatzen da osasunaren babesagatik, drogak kontsumitzea ez delako zaintzearen aurkakoa.

Arrisku eta Kalteen murrizketa hizpide izanda, errealitatearen 90%ra iristen dira, izan ere, adin goiztiarretan kontsumoen prebentziotik eta mendekotasunezko kasuetan, tratamendu espezializatuak eskaintzen dituzten zerbitzuekin koordinazioan daude.

Jakina denez, eredu hau gizarte talde zehatz batengana zuzentzen da, baina aldi berean baieztatzen da honekin iristen direla beste modu batean inolako zerbitzuetara joko ez luketen kontsumitzaileei, honenbestez hein handi batean ekidin daitezke ondorengo tratamendu posibleak.

Zer egin arriskuen aurrean?

Hau guztirako, arrisku eta kalteen murrizketa integratu behar da drogen politika publikoetan, koordinazioa jarraitu eta estuan ikuspegi honekin lan egiten duten elkarteekin, baita diru-laguntza eta euskarri teknikoa ere, prozesu hauen lan ona eta jarraipena ziurtatzeko, droga kontsumoaren fenomenoan esku-hartzeetako koherentziaz gain, inplikatutako eragileen artean.

Gainera, beharrezkoak dira erabiltzaileengana hurbiltzeko zerbitzuak, erabakien errespetua eta konfiantza izanik abiapuntua bakoitzak bere osasuna kudeatu eta zaindu dezan.

Hegoak elkartea eta filosofia bereko elkarte hauetan ezinbestekoa da substantzien analisia eskaintzea eta konfiantzazko erlazioak sortzea, sinesgarritasuna baimentzen dituelako kontsumitzaileek komunitatean aurki ditzaketen zerbitzuetan, honela esku-hartzeen arrakasta bermatuz. Bestalde, arrisku handiagoko substantzien detekzioa errazten du baita alertak sortzea eta populazio honi helaraztea, interesatua eta kontsumitzaile izateagatik arriskuak izaten dituena. Merkatu ilegal honen barruan, substantzien analisirako zerbitzuak posibleak eta beharrezkoak dira drogen politiketan, eta horretarako ezinbestekoa da borondatea batzea administrazioen aldetik, fenomeno honetan lanean diharduten GKE-ekin, baita kontsumo esparru hauetan dagoen aisialdirako sektorearekin ere.

Ondorioz, nabarmentzekoa da arriskuak murriztea informazio objektiboa eskaintzetik, hausnarketak eta heziketa prozesuak sortzetik eta substantzien analisia egitetik haratago doa, espazio ziurren sorrera ere baimentzen du, eta komunitatearen inplikazioa beharrezkoa da bere osotasunean helburu guzti hauek lortzeko. Nabarmendu nahi da arrisku eta kalteen murrizketak duen alderdi komunitarioaren balio erantsia, kontsumitzaileak baita haiekin harremanetan dauden profesionalak inplikatzea baimentzen du.

Etorkizuna

Hau guztia dela eta, substantzien analisirako zerbitzuak inoiz baino beharrezkoagoak dira Hegoak Elkartearen ustez.

Drug Checking-aren edo substantzien-analisirako zerbitzuen garrantzia errebindikatzeko nazioarteko egun honekin, lanean diharduten pertsona erabiltzaileekin, droga edo substantziaren ezaugarriak eta hauen efektuen eta arriskuen gaineko ezagueren baita hauek murrizteko jarraibideen gainean, hausnartzeko garrantzia goraipatu nahi dute.

Azken batean, droga bat kontsumitzeak arriskuak dakartza, baina kontsumoa baldintzatzen duten faktoreak kontutan izaten badira, hauek murriztu daitezke.

Beraz, sentsibilizazioa eta ezagupenak konpartitzeko ekimen honi batzen dira elkartetik, arrisku eta kalteen murrizketa aberasteko.

Diseño y desarrollo Tantatic