2016-12-15
Sociedad - Gizartea

Gogoan dut noiz ezagutu nuen Juana Mª Santesteban -Txana-

Barañain hasieran konzejua izan zen, gaur egun Udala da eta bide horretan ere Txanak zerikusi handia izan du.

(Argazkia: utzitakoa)

BARAÑAINGO EUSKALGINTZA | 1975ean, Barañain Kontzejua zen eta lo egiteko herri bat zela ikusita bizilagun talde batek erabaki genuen Euskararen alde egitea, bai guretzat, bai seme alabentzat.

Inkestak bidali ziren bizilagun guztiei, gero atez ate jaso zirenak. Galdera horren zen erraza!... Nahiko zenukete zuen seme alabentzat ikastola bat Barañainen? Eta zuentzako ere klaserik? Hauek izan ziren eginiko galderak.

Guztien pozerako sendi ugarik erran zuten baietz. Haien artean Txanak. Euskara ikasteko izena eman zuen, seme alaben izenak ere eman zituen ikastolan hezteko eta baita lanean hasi ere, gaur egun arte...

76-77- Abian jartzea lortu genuen lehenbizikoa helduentzako euskara klaseak izan ziren, bera izan zen lehenbizikoen artean. Horrenbestekoa zen bere interesa noiz hurrengo urtean txunditu utzi  baigintuen klaseak ematen hasi zenean, harrez geroztik ez zen gelditu... Zuzen- zuzenean ezagutu zituen urteetan zehar Euskaltegiaren gora- behera guztiak.

77-78- Bertze proiektu bat hasten da, ikastola. Ordurako Txana lan taldeetan bertze bat  zen, gauez bilerak eginez-  seme alabek lo hartu eta gero-, Kontzejua , guraso elkartea, ikastolen aldeko mugimendua...izan ziren besteak beste lan honetan aritutakoak. Ikastola abian jarri zen baina arazo ugari sortu ziren berehala: Irakasle gabezia, lokalak, urte gogorrak azken finean eta Txana aitzindari izan zen.

Euskara klaseak amaituta tarte bat txistuarentzat. Garai horiek dira bere hastapenak txistuarekin, txistulari taldean ibili zen ondoren.

Guzti horietan aritzeaz gain, lehen Kultur Astean, lehen Olentzero eta Inauteri prestatze lanetan, Miel Otxin eta guzti, Korrikan, herriko bestetan, ikastolan,”Euskal Kantak” taldean...

Iruñean zeukan lana utzi zuen, Ikastolako jantokian parte hartzeko... Yoga klaseak ere eman zituen...

Hamar urtez gaixo egon izanak kaltetu zuen, bikotea galdu zuen, baina, seme alabak, bilobak eta lagunak zituen irri egiteko.

Egunotan tematuta zegoen liburutegitik eta Euskara arlotik proposatutako Euskaraz irakurtzeko kluba aurrera ateratzen, horrenbeste saiatu ostean ezin zuela huts egin esaten zigun. Nekatuta eta leher eginda baina bertzeoi animoak ematen, pozik azaldu zen lehen saiora... nahiz eta liburua ez zuen irakurri baina ez zuen axola. Bigarren liburuaren gainean aritzeko  elkartzekoak  ginen egun berean utzi egin gintuen .

Barañain hasieran konzejua izan zen, gaur egun  Udala da eta bide horretan ere Txanak zerikusi handia izan du.

Milesker Txana

Diseño y desarrollo Tantatic