Marihuanaren inguruan
Hegoak elkarteak marihuanaren kontsumoaren inguruko gogeta ekartzen digu urriko erreportaian
Kannabisa orokorrean, kontzientzia-egoera eta gauzen pertzepzioa aldatzeko erabili izan da. Aipatzekoa da ere, landare honen erabilera zenbait kale tribuen adierazgarri da, “kannabisaren kultura”, bizi-modu zehatz bati dagokiona. Marihuana edo haxixa kontsumitzea erritual batean bilakatu da, eta batzuetan nerabezaro garaia hasten dugunean izan dezakegun identitate bilaketarekin erlazionatu dezakegu. Arrazoi ugari dira garai honetan kontsumitzera eramaten gaituzten erabakiak; onartua sentitzea, talde presioa eta norberaren erabakiak.
Marihuanaren erabilera historian zehar, kontu luzea da, baina, badirudi kristo aurretik ere erabilia izan zela Txinan. Dirudienez, Txina eta Asian erabili izan zen lehenengoz, ondoren Afrika iparraldean eta Europara etorri beranduago.
Jakina da kañamoa edo zuntzak, arropak egiteko erabilia izan dela, bestalde, Marihuanaren erabilera bereziki lotuta zegoen zenbait gaixotasunen tratamendurako, bereziki goragaleak ekiditeko, odol presiorako, etab. Garai bateko medikuntza arloan, landareen propietateak erabiltzen ziren, esaterako opioa eta gaur egun ere, sendagai asko landareen propietatetik datoz. Baina beste erabilerak ere eman zaizkio aisialdi esparruetan adibidez, izan ere, musulmanek debekatuta zuten alkohola kontsumitzea eta beste substantziak erabiltzen zituzten helburu horietarako.
Gaur egun ere, pertsona bakoitzak marihuanaren erabilera desberdinak egiten ditu, aisialdirako, baretzeko, minak lasaitzeko, adibidez. Oso ohikoa da nerabezaroan bereziki, marihuanaren erabilera, beharbada identitatearen bila gabiltzanean, edo talde batean integratua sentitzeko, kanpo presioen eragina…
EZAUGARRIAK
Marihuana landare bat da, eta bere printzipio aktiboak landare emearen kogolloetan aurkitzen dira. Modu desberdinetan kontsumitu daiteke, baina normalean landare emearen kogollo lehorrak erretzen dira, edo hauen erretxina den haxixa, normalean tabakoarekin nahastuta.
Droga guztietan aurkitzen dira printzipio aktiboak, eta, gure organismoan sartu ondoren, eragina duten substantziak dira. Marihuanak 80 printzipio aktibo inguru, ditu. Hauetatik ezagunenak THC edo tetrahidrocanabinol, CBN kanabinol eta CBD kanabidiol dira.
THC aren eragina psiko aktiboa da, hau da efektuak eta arriskuak psikologikoak dira. CBN a aldiz, lasaigarria da, ondorioz, honekin lotutako arrisku nabarmenena zurialdia edo “blankazoa” izaten da. CBDak aldiz, aurrekoen efektuak murrizten ditu, bereziki, THCaren efektu negatiboak, adibidez takikardia.
Zer dela eta, landare batzuek dute THC edo CBN gehiago?
Hau datu interesgarria da, izan ere, THCa denbora eta oxigenoarekin CBN bilakatzen da, hortaz, baldin eta nolakoak garen, gure ezaugarriak edo bilatzen duguna, Hegoakeko substantzien analisirako zerbitzuan jakin dezakegu gure marihuanak zein efektu eragingo digun.
Edozein droga kontsumok arriskuak dituen bezala, kannabisaren kontsumoak ere, arriskuak ditu:
-Erretzen den edozein substantziak kea sortzen du, hortaz, biriketan arriskuak izanen ditugu.
-tabakoarekin nahastea: marihuanaren keak sortzen dituen elementu irritanteak baita tabakoaren kontsumoarekin erlazionatutako arriskuak izango ditugu.
-Porroetan erabiltzen den filtroa, tabakoak duena baino txikiagoa izaten da, hortaz, ez gara berdin babesten.
-Porroen kearen tenperatura tabakoarena baino handiagoa izaten denez, kea gehiago sartzen da gure biriketan.
- Epe laburreko memoria murrizten da: neuronen arteko konexioa ez da ongi egiten, informazioa modu distortsionatuan jasotzen dugu THCaren eraginean, gainera zenbait gauza ahaztu ditzakegu, edo lan zehatzetan arriskuak handitu.
-Lo aurretik porroak erretzen badira, ez dugu lortuko REM fasean sartzea, hortaz, ez dugu guztiz deskantsatuko eta esnatzerakoan nekatuago sentitu gaitezke.
-THC kantitate handia hartzeak antsietatea eragin dezake, paranoiak… normalean kontsumitzeari uzten diogunean ez ditugu sentituko, baina dosi txikietan ere, kontu txarrak agertu daitezke.
- Tolerantzia: gorputza ohitzen da kanabisaren efektuetara eta hortaz, kantitate gehiago behar du efektu berdinak sentitzeko.
- Dependentzia soziala edo funtzionala izan dezakegu, eta tabakoarekin nahastuta bada, fisikoa ere bai.
-Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonetan ezegonkortasuna sor dezake, edo gaizki sentitzea.
-Arazo legalak….
Informazio guzti honen ondoren, erabaki baduzu ez kontsumitzea, erabaki hori mantentzen lagunduko dizuten argudioak bilatzea gomendagarria da.
Bestela, ongi erabaki nola zauden, norekin, ze kantitate hartuko duzun…
-Ezarri kontsumitzeko eta ez kontsumitzeko momentuak.
-Dosia kalkulatu.
-Saiatu kontsumituko duzun kantitatea eramaten eta ez gehiago.
KONTSUMO DATUEN INGURUAN HAUSNARKETA
Hegoaketik, ez dugu egokia ikusten kontsumitzaile profil bat markatzea, hala ere, uste dugu pertsona bat; informaziorik gabe, trebetasun sozialik gabe eta dagokion formaziorik gabe drogen kontsumoaren fenomenoari dagokionean, ezaugarri zehatz pertsonal batzuekin eta testuinguru zehatz batean,drogen erabilera problematikoa izateko aukera gehiago duela. Zenbait erabilera mota, kaltegarriak izan daitezke pertsonarentzat, hala ere, erabilera arduratsu bat egiterakoan, edo erabilera ziurra, arriskuak izan arren, arazo asko saihestu daitezke.
Nahiz eta estatistika propiorik ez izan, gure eremuan hautematen dugu gehien kontsumitzen den droga alkohola dela eta cannabisaren kontsumoa ez dugu detektatzen hain hedatuta, baina jakina denez, substantzia ilegalen artean gehien kontsumitzen dena da.