Jon Matxain
Jon M. Matxain naiz, kimikaria. Donostiako UPV/EHUko Kimika Fakultateko ikertzailea eta Donostia International Physics Centerreko kide asoziatua. Zutabe honetan zientziaren inguruko nire iritziak (eta gertakariak) plazaratzen ditut, beti ere pertsonak zientzia mundura hurbiltzeko asmoz. Gure lanean lortutako ezagutza gizarteratzen ere saiatzen naiz nire blogean: “Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe”.
Aurrekoak · Anteriores
2017-02-08
Comentarios
Gabonak joan zitzaizkigun, eta gertu ditugu inauteriak. Ohi denez, jai giroan, alkohola gehiago edaten omen da. Ez naiz sartuko honen arrazoiak bilatzen, baina badakigu pertsona askori “punttua” lortzea gustatzen zaiela, desinibizioa lortzeko beraien buruaren kontrola galdu gabe. Garbi dago,...
2016-12-22
Comentarios
Gaurkoan ere zientziarekin lotutako hainbat mito dakarzkizuet. Urtea amaitzego gai aproposa da, kuriositatez beteak. Agian, gabonetako bazkari-oste luze hauetan, zertaz aritu ez badakizue osaba astunarekin, edo dena dakien lehengusinari adarra jo nahi badiozue, gai hauetako baten bat ongi etorriko...
2016-11-03
Comentarios
Gizakiok aspaldi hasi ginen ezagutza biltzen, ahoz ala idatziz ondorengo generazioei helaraziz. Urteen poderioz, ezagutza hau, ezagutza popularra, zabalduz joan da. Jendearengan idei batzuk ongi errotu dira, nahiz eta zientifikoak ez izan. Gogoan izan behar dugu ezagutza zientifikoa ebidentzietan...
2016-09-19
Comentarios
Abuztu lehorra izan dugu aurtengoa. Udazkena aurreratu behar izan dute zuhaitz askok, ur falta dela. Ostoen ohiko kolore aldaketa iraila bukaeran heldu beharrean, abuztuan ikusi dugu. Argi dago Euskal Herrian euri faltan ez garela izaten orokorrean, baina aurten ziur naiz gehienok gozatu dugula...
2016-05-26
Comentarios
Gizakiok aspaldi egiten diogu galdera hau gure buruei, ezta? Ba al dago bizitza Lurratik kanpo? Galdera honen behin-betiko erantzuna ez dakigu oraindik, baina bidean badira hainbat datu bilketa, hau posible ote den aztertzeko. Horrela, SETI bezalako programak ezagunak dira. Dena den, horrelako...