Jon Matxain
Jon M. Matxain naiz, kimikaria. Donostiako UPV/EHUko Kimika Fakultateko ikertzailea eta Donostia International Physics Centerreko kide asoziatua. Zutabe honetan zientziaren inguruko nire iritziak (eta gertakariak) plazaratzen ditut, beti ere pertsonak zientzia mundura hurbiltzeko asmoz. Gure lanean lortutako ezagutza gizarteratzen ere saiatzen naiz nire blogean: “Nola Ikasi Kimika Kuantikoa Izutu Gabe”.
Aurrekoak · Anteriores
2016-04-07
Comentarios
Linus Pauling XX. mendeko zientzialari bikaina izan zen. Nobel saria behin baino gehiago irabazi duen bakarrenetakoa. Ohore hau izan dute, orain arte, berak, Marie Curiek, John Bardeenek eta Frederick Sangerrek. Konkretuki, Paulingi Kimikako Nobel Saria 1954. urtean eman zioten, eta 1962. urtean...
2016-02-17
Comentarios
Zientziaren gaitasuna arridura eta miresmena sortzeko oso handia da. Norbaitek uste badu gaitasun horrek goi-limite bat duela, ziurrenik arrazoia izanen du, baina goi-limite hori, jaunandreok, oraindik ez da antzematen. Honen adierazle fisika arloan izandako azken aurkikuntza: uhin grabitazionalak...
2016-01-07
Comentarios
Guztiok egin izan dugu zerbait nahi gabe. Beste hitzetan, zerbaitetan ari ginelarik, bertze zerbait aurkitu ala lortu dugu. Zerbaiten bila aritzean desberdina den zerbait aurkitzeari Serendipia deitzen zaio. Izen hau ipuin persa tradizional batetik dator: “Serendipeko 3 printzeak”. Serendip,...
2015-11-26
Comentarios
Orain arteko ekarpenetan, zientziaren eta bere zabaltzearen inguruko idei orokorrak eta hausnarketak egin ditut. Horretaz gain, zientzia zabaltzearen inguruko ekimenen berri eman dizuet ere. Gaurtik aurrera, ordea, ekarpenen ikuspegia aldatuko dut, eta Kimika eta Fisikaren inguruko ikerketen berri...
2015-10-22
Comentarios
Barañaingo euskararen astea burutu zen aurreko astean. Ekimen ugari, gai askotarikoak. Horien artean, zientziarekin zerikusia duten bi, hain zuzen ere. Lehenengoa Aitzol Lasaren eskutik etorri zen. Aitzol matematikaria eta idazlea da (txistulari eta dantzariaz aparte) eta “Usategiaren printzipioa”...