Mikel Lazkoz

Hau da Plazaberriko Friki-Txokoa. Asmoa, ni bezalako nortasun multipledun friki bati gozarazi didaten liburu, pelikula, komiki etabarrekoak (ezingo dugu ekidin seguraski musika ere azaltzea nonbaitetik) zuei helaraztea izango da, zuek ere gozatu ahalko dituzuelakoan.

Aurrekoak · Anteriores

2021-01-22 Comentarios
Gioconda Belli idazle nikaraguarra, frente sandinistaren militantea izan zen 70. hamarkadaren amaieran, erbesteratu behar izan zuen Somoza-ren diktaduraren aurkako borrokan parte hartzeagatik eta sandinistek erregimen horrekin bukatzea lortu zutenean, gobernu berrian kargu ezberdinak izan zituen....
2020-12-10 Comentarios
Phoebe Waller-Bridge aktore eta gidoigile britaniarrak azkeneko urtetan ospe handia hartu du, urteak zeramatzan batez ere aktore bezala lanean baina azkeneko urtetan berak sortu eta idatzitako lanekin guztien ahotan egotea lortu du, batez ere oraingoan dakargun telesail honengatik. Komedia bat da...
2020-10-17 Comentarios
Amerikako Estatu Batuetako soldaduak, nazien balen azpian Normandiako hondartzetan lurreratzen zirenean, “Geronimo” oihukatzen zuten beren guda-oihu bezala. Alvaro Enrigue idazle mexikarrak galdetzen dio bere buruari nola den posible estatubatuarren kulturan hain txertatua egotea apatxe honen...
2020-04-15 Comentarios
Etxean inoiz baino ordu gehiago pasatzera behartuta gauden honetan, frikitxokoaren ale berezi batekin gatoz, gomendio sorta batekin, itxialdi kolektibo hau pixka bat arintzeko asmoarekin. Telesailak, pelikula eta dokumentalak nahastuko ditugu inongo irizpide zehatzik gabe (liburuak ez ditugu...
2020-02-06 Comentarios
Frikismo militantetik urrunduko gara gaur eta biografia bat gomendatuko dugu .Eduard Veniaminovich, (Eduard Limonov bezala ezagutua) Errusiako Sobietar Batasunean jaio zen 1943. urtean (gaur egungo Ukranian). Gazte denboratik erakutsi zuen errebeldia sutsua,baina errebeldia hori baino gehiago bere...
Diseño y desarrollo Tantatic