Mikel Lazkoz

Hau da Plazaberriko Friki-Txokoa. Asmoa, ni bezalako nortasun multipledun friki bati gozarazi didaten liburu, pelikula, komiki etabarrekoak (ezingo dugu ekidin seguraski musika ere azaltzea nonbaitetik) zuei helaraztea izango da, zuek ere gozatu ahalko dituzuelakoan.

2020-02-06

Limonov

Frikismo militantetik urrunduko gara gaur eta biografia bat gomendatuko dugu .Eduard Veniaminovich, (Eduard Limonov bezala ezagutua) Errusiako Sobietar Batasunean jaio zen 1943. urtean (gaur egungo Ukranian). Gazte denboratik erakutsi zuen errebeldia sutsua,baina errebeldia hori baino gehiago bere handinahikera izan zen  Sobietar Batasuna uztera eraman zuena eta bere bizitza pelikula bateko gidoi bat izan litekeen historioa bihurtzera. 

Poeta expatriatu,New York-eko dirudun baten etxeko morroi, Balkanetako guduko soldadu, Putinen aurkako politikari eta goi mailako segurtasuneko espetxe bateko preso... Limonoven bizitzak liburu bat baina gehiagorako ematen du. Baina neurri handi batean, bizitza horretako  pasadizoek baino gehiago , Errusiako azken 40 urtetako historiaren egiten den birpasak egiten du liburu hau gomendagarri. 

Biografiaren idazlea , Emmanuel Carrere ,familia errusiarra duen idazlea da eta komunista izatetik oso urrun dagoela argi uzten du hasieratik baina interesgarria da Berlingo Harresiaren eraistearen aurreko eta ondorengo bi errusien kontrastea ikustea. Garai hauetako zenbait momentu eta pertsonai garrantzitsuen pasadizo sinesgaitzak azaltzen dira: Boris Yeltsin-ek Sobietar Batasuna desegin berritan, mozkorraldi betean, egiten dion deia George Bush aitari berria emateko; partidu komunistak Yeltsin berari hauteskundeak irabazi behar zizkionean errusiar oligarkek egin zuten kanpainia zikina edota oligarka horiek nola aukeratu zuten lehen KGB zenaren nagusia , Vlaidimir Putin izan ere, eta gero nola honek oligarka horiek berak erbestearazi edo zuzenen kartzelaratu zituen,... Idazlearen gazte garaiko kaleko istorioetatik , goi mailako politikara, liburu honetako kontakizunek Errusiar gizartearen azaleko begirada aberasgarria eskaintzen digute eta horregatik bakarrik pena merezi du, batere erreibinkagarria ez den pertsonaia honen bizitzaren kontakizunari aukera bat ematea.

 

Diseño y desarrollo Tantatic