Mikel Lazkoz

Hau da Plazaberriko Friki-Txokoa. Asmoa, ni bezalako nortasun multipledun friki bati gozarazi didaten liburu, pelikula, komiki etabarrekoak (ezingo dugu ekidin seguraski musika ere azaltzea nonbaitetik) zuei helaraztea izango da, zuek ere gozatu ahalko dituzuelakoan.

2021-01-22

FrikiTxoko – La mujer habitada

Gioconda Belli idazle nikaraguarra, frente sandinistaren militantea izan zen 70. hamarkadaren amaieran, erbesteratu behar izan zuen Somoza-ren diktaduraren aurkako borrokan parte hartzeagatik eta sandinistek erregimen horrekin bukatzea lortu zutenean, gobernu berrian kargu ezberdinak izan zituen. Bizipen guzti horiek gaur dakarkigun eleberriari sinesgarritasuna ematen lagunduko zioten ziur.

“La mujer habitada” (1988) eleberriak emakume baten istorioa kontatzen baitigu (emakume bat baino gehiagorena hobe esanda), fikziozkoa den , baina aurreko mendeko bigarren erdiko Amerikako ia edozein herrialde izan litekeen, diktadura militar baten menpeko gizartea bat aurkezten baitigu. Lavinia gizarte horretako, klase altuko emakume bat da baina bere lanak, izaerak , amodioak eta herrialde horrek bizi duen jazarpenak bere posizioa guztiz zalantzan jartzera eramango du. Feminismoa ,errebeldia eta konpromezu politikoaren inguruko hausnarketa oso interesgarriak aurkitzen ditugu liburuan, gure jakinmina pizten doan argumentu sinesgarri batekin ederki uztartuz. Guzti hau borobiltzeko, errealismo majikoaren ukituak ere aurkituko ditugu Itzá , espainarren konkista garaiko indijenaren kontakizuna istorioan txertatzeko.

Eleberri honen arrakasta eta publikoan sortu duen erantzun beroaren adierazgarri dira Txalaparta argitaletxeak iada argitaratu dituen 29 edizioak, beraz oraindik irakurri ez duzun gutxi horietarikoa bazara... zeren zai zaude?

Diseño y desarrollo Tantatic