Iruñe Astitz
Ameslaria, marisaltsera eta arkkuso bat sarean. Komunikazioaren inguruan idazteko eskatu zidaten, baina DENA komunikazioa denez... Ongi etorri nire txoko honetara!
Adierazpen askatasuna, oinarrizko eskubidea
Pasa den azaroaren 3an, Espainiako Audientzia Nazionalak Ateak Ireki hedabidearen itxiera agindu zuen. Antza frogarik gabeko Guardia Zibilaren 3 orri sinpleko txosten batek, berriki ilegalizatutako “Herrira” mugimenduarekin aipatzen dion harremanagatik. Itxieraren berria hedabideak berak, Ateak Irekik berak, argitaratu zuen bere web gune eta sare sozialen bitartez. Honela, duela 3 urte Nafarroako mugimendu ezkertiarren borroka sozial eta politikoen bozgorailu izateko sortu zen komunikabide hau isilarazten saiatu dira.
Aunitz dira, Ateak Irekik ahotsa eman dien mugimendu sozial, kolektibo, eragile eta sindikatuak, baita hauen baitan egindako ekimen eta iniziatiba ezberdinei. Argi dago, sortu zenetik beste hedabideen ausardia faltagatik edo, azaltzen ez zenaren berri eman duela hiru urte luze hauetan. Nafarroako stablisment politikoarentzat oso komunikabide deserosoa izan da: CANeko auzia ez ezeik, Nafarroako Gobernuaren eta boterean dauden alderdi politikoen ustelkeri kasuak argitara atera eta gertakarietan sakondu dute, besteak beste.
Denak Ateak Ireki garelako, hemen daukadan txokotik nire elkartasun eta animo guztiak bidali nahi diet, haien eguneroko lanaren bitartez Nafarron ahotsa lau haizetara zabaltzen jarraitzen duten Ateak Irekiko lagunei. Era berean, eskerrak eman nahiko nizkieke, hedabide handien kazetaritza eredu merkantilista eta prekarioaren aurrean, bestelako kazetaritza mota oraindik existitze dela erakusteagatik. Mila esker, bene benetan.
Herri komunikabidea izan da, eta nire ustez herri komunikazioren eredu garrantzitsu bat bihurtu da: greba orokorren jarraipena, San Ferminetako jarraipen, saio eta atal bereziak, “Los Trileros” Trilogía, etab. Azken finean haien tresnak, haien baliabideak uneoro eskaini dizkigute herritarron ahotsa izanik. Hori dela eta, eskerrak eman behar dizkiegu Ateak Irekiko lagunei, herri komunikazioa zer den eta jarduna nolakoa beharko lukeen definitzen hasten lagundu duelako.
Herri komunikazioa egiten saiatu direnen adierazpen askatasuna, berez denok aipatuta dugun oinarrizko eskubide hori, urratua eta bahitua izan da gure herrian. Ateak Irekiren aurretik, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Ardi Beltza eta Apurtu.org ditugu horien adibide tamalgarriak. Bertan ditugu ere, Askeguneak eta Herri Harresiak utzitako komunikazio lan ikaragarria, momento oro jazartuta izandakoa:sare sozialen kontuen itxiera, zentsura, kazetarien gaineko jazarpen bortitza..
Argi dago zein den euskal kazetaritza eta oro har, euskal komunikazioaren etorkizunean egin beharrekoa.
Behar beharrezkoa dugulako, goazen herri komunikazioa antolatzen jarraitzera!