Iñigo Gonzalez
Txoko txiki bat zara
Epikak baditu bere argi ilunak, denboraren poderioak bere esanahia aldatu dezake, baita ere sortzen duen iruditegiaren desitxuraketa edota adierazi nahi duena errealitatetik ihes egitea. Lehen gure borrokarako grina pizten zuena oraingo garaietan baliteke nostalgian harrapatuta egotea, belaunaldi berrientzat hurrunekoa, balioa dauka baina egunerokotasunetik alde egiten du. Epika, bere errotiko esanahi zabalarekin, birmoldatzeko ariketa egin behar dugulakoan nago. Azken urteetako ibilbideak badaki epikaz ezer?
Lur Albizu eta Eraitz Saez de Egilaz epika zaharrak aztertu eta oraingo gazte belaunaldi berriek behar dituzten erremintetaz hitz egingo digute ostiral honetan Barañaingo Sortu eta Ernaik antolatutako “Independentzia Txokoan”. Gako guzti hauek landuko dituzte “Gureak ere badira Desira, boterea, epika” liburuaren aurkezpenean.
Ez da egongo den hitzaldi bakarra, nazioarteko egoerari ere begiratuko diogu. Gerra aukera gisa indartzen ari da hainbat gatazketan, Palestinan Israelek gauzatzen ari duen genozidioa, mundu multipolar baten hasiera, diskurtso faxisten gorakada, mundua aldatzen ari da ezbairik gabe. Guzti honek dituen arriskuez, joerez eta etorkizuneko eskenatoki posibleez arituko gara Isidro Esnaolarekin, Ekonomilaria eta Garako iritzi sailan idazten duena.
Tartean Alaitz Institutoko eszenikoko ikasle talde baten kontzertua gozatuko dugu eta baita Aitor (Albi Gaztak eta Artzai Gaztako kidea) eta Imanolekin (Mendiko Ardo Ekologikoak) elikadura burujabetzaz arituko gara ardo eta gazta dastaketa batekin.
Gutxitan dago aukera periferiako herri honetan horrelako egitarauaz disfrutatzeko tartea, abertzaletasunetik prestatua, euskera hutsean eta puntako hizlariekin. “Independentzia Txokoa”, txoko txikia izango zara baina balio handikoa.