Mikel Lazkoz

Hau da Plazaberriko Friki-Txokoa. Asmoa, ni bezalako nortasun multipledun friki bati gozarazi didaten liburu, pelikula, komiki etabarrekoak (ezingo dugu ekidin seguraski musika ere azaltzea nonbaitetik) zuei helaraztea izango da, zuek ere gozatu ahalko dituzuelakoan.

2024-02-08

Dopesick

Fentaniloaz hitz egiten badugu gaur egun denok entzun dugu, droga honek Estatu Batuetan sortu duen triskantza izugarria eta askori etortzen zaigu burura jendea zonbien gixa kaleetatik balantzaka. Baina ez da hain ezaguna zein den opioide honen izurriaren jatorria.

1996. urtean Purdue Pharma empresa farmazeutikoak OxyContin deituriko botika aurkeztu zuen. Mina, gizakiaren gaitz handienetakoa zenarentzako erremedio itzel bezala aurkeztu zuen.Opioide bat izan arren , menpekotasuna sortzeko probabilitate oso baxua zuelarik gainera, haien esanetan, noski. Oso zalantzagarriak ziren ikerketa medikuak aurkeztu zituen , saltzaileen “armada” bortitza entrenatu zuen, mediku pribatuak (estatu batuetan oso ugariak direnak) eskaintza tentagarriez ureztatu zituen… eta guzti honekin hurrengo hamarkadetan opioideen gaindosiek eragindako heriotzak  biderkatzea “lortu” zuen.

Telesail honek modu gordin eta sinesgarrian kontatzen digu tragedia moderno honen garapena. Denboran jauzi etengabeak emanez eta benetako eta asmatutako pertsonaiak nahastuz (pertsonaia ezagun eta aberatsak benetakoak dira, biktima ezezagunak, fikziozkoak) kontatzen digu nola Estatu Batuetako erdialdeko zonalde meatzarietan hasi ziren hango langile minduen medikuei bere erremedio mirarizkoa eskaintzen. Bitartean Purdue Pharma-ren jabe zen Sackler familiak bere irabaziak haunditzeko dosi gero eta handiagoak merkaturatzeko eta botikaren menpekotasuna ezkutatzeko kanpainak asmatzen zituenean.

Nola ez, serie amerikar on bezala, polizien lan zintzo eta etengabea erakusten digu, izurrite hau gelditzeko asmotan, baina ez ditu izkutatzen ere erakundeen barrutik negozio izugarri honek dituen hatzapar luzeak.

Telesailak 8 atal ditu.Ez du denboraldi gehiagorik , ezta beharrik ere, nahiko eta soberan  tragedia moderno honi azal eta aurpegi jartzeko.

 

Diseño y desarrollo Tantatic